Sopelako udal aurrekontuak abenduaren 30eko osoko bilkuran bozkatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 29a, 13:56
Abenduaren 30ean hilabete honi dagokion osoko bilkura ospatuko da Sopelan, eta bertan, besteak beste, 2015. urteari dagokion udal aurrekontuak bozkatuko dira. Horrela ikus daiteke tokiko agintariek plazaratutako udal batzarrerako gai-zerrendan. Udalak gogoratu du auzokideek udal bilkuretara joateko eta parte hartzeko eskubide osoa dutela. Hitzordua 19:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian. EH Bilduk zuzendutako Sopelako Udal Gobernuak 2015. urterako aurrekontu-proposamena osatu du, ia-ia 13 milioi euroko kontuetara helduz, 12.989.099 euro, hain zuzen ere (iaz aurrekontua 12,5 milioi.eurokoa izan zen). Tokiko iturriek nabarmendu dutenez, inbertsio nagusiak honakoak izango dira: bidegorrien eraikuntza, umeentzako jolas berriak, HAPO berria eta irisgarritasuna eta oinezkoen mugikortasunaren hobekuntza. Argazkian, bozketa aurreko udal batzar batean / © Sopelako Udala.
Aurrekontu proposamenari buruzko oharra (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun