ZABALAPHOTO

Erabiltzailearen aurpegia Zabalaeskola 2016ko ira. 14a, 12:10
Denbora, artista gazte handiek prestatutako argazki erakusketa. Hilabete honetan zehar, Zabala Eskolako ikasleek, herrian ere erakusgai dagoen GetxoPhotorekin bat eginik, bere argazkiak jarri dituzte ikusgai patioan. Eskolako web orrian ere badituzue ikusgai: www.zabalaeskola.es

Zabala eskolako ikasleek denbora gaiari eskaini dizkieten begiradek familia eta irakasleak harritu ditu; hori dela-eta, harro gonbidatu nahi zaituztegu gure erakusketa bisitatzera. 16 argazki zoragarri ikusteko aukera izango duzue.

 

Hauek dira gure egile txikiak (pasa den ikasturtean LH3n, LH5en eta LH6n zeuden):

* Ander Otaola Santos (Getxo, 2007)

* Lander Agirremota Goñi (Getxo, 2007)

* Daniel de La Fuente Rodríguez (Getxo, 2007)

* Jone Manceras Oleaga (Bilbao, 2005)

* June Orbe Gandara (Getxo, 2007)

* Kyara Cortéz Gutiérrez (Trinidad/Beni, Bolivia, 2004)

* Micaela Fernández Iturregi (Sevilla, 2007)

Gainera, erakusketaren osagarri, irailaren 12tik 16ra, eskolako edornork irudien argazki oinak proposatzeko aukera izango du. Originalenak lanekin batera eskegiko dira.

 

Egitasmo hau iazko ikasturtean izan zuen abiapuntua. Guraso Elkarteak eskolako ikasleak argazkigintza mundua ezagutzea eta horri gogotsu ekitea nahi zuen. Horretarako, eskolako nagusienek (LH5 eta LH6koek) Garrobi Elkarteak (Getxophotorekin batera lan egiten duenak) eskainitako argazkigintza tailerra izan zuten. Horrez gain, ekainean Jorge Álvarez argazkilariaren laguntzaz argazkiak ateratzeko txangoa egin genuen herrian zehar.

Proiektu honek Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza du, baita Foto Ricardorena ere. Benetan euren laguntza bihotzez eskertu nahiko genuke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun