2017/04/01 14:30ean

Indabada herrikoia Barrikan

Indabada herrikoia Barrikan
Barrikako Nagusien Etxean, Uribe Kosta

Datorren apirilaren 1ean, erabakitze eskubidearen aldeko bazkari herrikoia izango dugu Barrikan. Bozkaketa-eguna hurbil dugu eta hemendik Maiatzaren 7ra arte, erronka ez da makala! Azken txanpa honetan, herria ilusioz jantsi eta bizitzeko momentua da, eta horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dugu. Anima zaitez eta parte hartu egizu! Apirilak 1, zapatua - 14:30ean, Indabada herrikoia* - 16:30ean, Kontradantzak - 18:00ean, egutegi-tailerra non "Cuenta atras" murala guztion artean osatuko dugun eta ondoren, inaugurazioa *Tiketak salgai Barrikako Nagusien Etxean. Helduak, 10€ eta haurrak, 5€.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun