2017/09/16 9etatik 19etara

San Nikolas plaza | Getxo 2017-08-05 20:44

Munduko Arrozak

Erabiltzailearen aurpegia Arantza Gutierrez
9etatik 19etara
Getxoko Munduko Arrozak Jai herrikoi eta parte hartzailea da. Honen bidez kulturartekotasuna sustatu eta Getxoko pertsonen, taldeen eta eragile sozialen arteko interrelazioa landu gura dugu, batez ere beste herrialdeetatik heldu diren lagunak kontuan izanik. Jai-egunean zehar besteak beste: umeentzako jolasak, musika emanaldiak, aldarrikapen-kalejira, eta ekintza nagusia: arroza osagai nagusi izango duen herri-bazkaria (parte hartuko duen talde bakoitzak prestatuko dutena). Herrian bertan elkartzeko jaia da, espazioa eta bizipenak konpartitzeko eta elkar hobeto ezagutzeko. Jarduera hau Getxon, lehenengoz, irailaren 16an ospatuko dugu San Nikolas plazan, baina hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du gertuko herri eta auzo hauetan: Bilbo, Gernika, Durango, Otxarkoaga, Gasteiz, Donostia… 2004an jaio zen Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan, mundu guztiarentzako lekua dagoen jai honen arrakastaren gakoak aniztasunean eta giro onean datza, jarrera bortitz, xenofobo, sexista edota homofoborik ez dugu onartuko bertan. Gehiago jakiteko: http://mundukoarrozak.info/getxo/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa