2020/10/15 18:30

Betiko Getxo, toponimia ibilbidea

Betiko Getxo, toponimia ibilbidea
Andra Mari kiroldegiko atean, Getxo
Betiko Getxo ibilbidea egingo dugu urriaren 15ean. Andra Mari kiroldegiko atean geratuko gara arratsaldeko 18:30ean. Ibilbidean izena emateko idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera edo deitu 688 635 350 telefonora (goizez). 

Ibilbideak euskaraz eta doan!

Toponimia ibilbideak Getxoko Udalarekin elkarlanean antolatzen dira.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun