2021/10/19 - 2022/03/03

Hameko berbe ikisi gure dogu, bizkaiera ikastaroa

Hameko berbe ikisi gure dogu, bizkaiera ikastaroa
Lauaxeta AEK euskaltegia, Algortan, Getxo

Urriaren 19tik martxoaren 3ra bitarte Bizkaiera ikastaroa antolatuko dugu Lauaxeta AEK euskaltegiarekin elkarlanean. Bizkaiera batua ikasiko dugu ikastaro honetan, nozio orokorrak (aditza, lexikoa…). Ahozko eta idatzizko ariketak ugari egingo dira. 

Eskolak martitzen eta eguenetan izango dira 18:30 – 20:30 ordutegian Lauaxeta AEK euskaltegian (Iparbide kalea 6, Algorta). Orotara 30 saioko ikastaroa izango da, 60 ordu alegia.

Izena emateko sartu labur.eus/Bizkaiera21

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun