2015/04/26 09:30

Bestelakoak

Kontsumo arduratsua eta agroekologia Uribe Kostan

Kontsumo arduratsua eta agroekologia Uribe Kostan
Getxo

Apirilaren 26an hurrengo Berbatxangoa izango dugu eta gaiarekin lotura izango du, Uribe Kostako hainbat adibide bisitatuko ditugu kontsumo arduratsua eta agroekologia sustatzen dituztenak, animatu eta ez galdu aukera. Hemen behean sOrtuak proiektuaren zein kontsumo-taldearen berri duzue, parte hartu nahi izanez gero ateak zabalik daude. Kontsumo-taldea Kontsumitzaileok zuzenean erosten dizkiegu baserritarrei euren produktu ekologikoak, bitartekaririk gabe eta baldintza duinetan. Hilean birritan saskiak jasotzen ditugu hainbat produkturekin, 3 hilabeteko proba egin nahi duzu? sOrtuak Ortu ekologiko euskaldun eta autogestionatuak Getxon; nekazaritza, elikadura, harremanak eta hizkuntza bizi! Parte hartu gura baduzu, jarri gurekin harremanetan: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com

Hitzorduak: 9:30ean Erandioko gasolinoan, 9:45ean, Algortako Telletxeko markesinan, eta 10:00etan Sopelako elizako markesinan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun