2015/04/18 14:30

Apirilaren 18an gure lehen “Euskarabazkaria”

Apirilaren 18an gure lehen “Euskarabazkaria”
Bidebitarte txokoan (Sarrikobaso 2, Algorta), Getxo
Badugu eguna eta ordua euskaltzaleon arteko lehen otordurako, apirilaren 18a aukeratu dugu, eguerdian Bidebitarte txokoan elkartu, eta euskaraz patxada ederrean aritzea da gure helburua. Berbalaguna bazara edota euskaraz bizi nahi duen horietakoa animatu, eta ederto ibiliko gara. Euskarabazkaria: apirilaren 18an, larunbata, 14:30ean, Bidebitarte txokoan (Sarrikobaso 2, Algorta) Izena emateko 10€ko sarrera egin behar duzu, Joserrari edo Roziori eskura eman edo Laboral Kutxako Egizuren zenbakian sarrera egin (BAZKARIA+izen-abizenak ipinita). Azken hau egiten baduzu, abisatu mesedez 644 277 155 edota egizugetxo@gmail.com helbidera. Kontu korronte zenbakia: ES20 3035 0067 66 0670062588 (Laboral Kutxa) Info+: www.egizu.eus
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun