2015/10/16 - 2015/10/18 19:00

Asteburupasa mendian: Saioara goaz!

Asteburupasa mendian: Saioara goaz!
Fadura kiroldegia, Getxo
Ungari mendi taldea, Txorimalo Gaztetxea eta Egizu mendira goaz!!! Oraingoan Saioa mendia igoko dugu. Ostiralean 19:00ak aldera Fadurako parkinean elkartu eta asteburuari hasiera emango diogu. Kotxeak hartu eta errepidera. Elizondon afaldu ta jarraian Zugarramurdira, ” Graxiana aterpera”, bertan lo egingo dugu. Behin-behineko egitaraua: Larunbata 17: Gosaldu Zugarramurdin eta Saioa mendira igoera. (Belate portutik), bertan hamaiketakoa ta Elizondon bazkaldu. Dutxa bazkal aurretik edo bazkaldu ostean Lekarozen eta arratsalde gaua Elizondotik bueltatxoa. Igandea 18: Nafarroa Oinez Elizondon. Zirkuituari buelta eman eta erabakitako gunean geratu… arratsalde partean Algortara bueltatu. Esatea, lo zakua eramatea derrigorrezkoa dela. Gastuak – Grazianan ( 23.5 euro- gosaria barne) – Lekarozen (20 euro- gosaria barne) – Kotxeko gastuak (autobideak, gasolina), ostiraleko afaria, larunbatean saiatuko gara askari-afaria prestatzen Lekaroz-en bertan, eta igandeko egun pasa gastuak, norberaren esku. Plan bikaina!!! Mendia, Nafarroa oinez, jende ikaragarria… ezin galdu!!! Anima zaitezte eta izena eman egizugetxo@gmail.com helbidean. ** Aldez aurretik izena eman behar da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun