“Euskal Herria ezagutuz”, Durangaldera goaz

Erabiltzailearen aurpegia

Igande honetan, urtarrilak 22, Durangaldea ezagutzera joango gara eguneko txangoan, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioko lagunekin batera antolatzen ari gara irteera hau, eta gure helburua da Euskal Herriko historia eta kulturaren bidez espazioak sortzea elkar ezagutzeko. Azalpenak eta gida-lanak Armando Llamosas arkeologo eta elkarteko kolaboratzaileak egingo ditu. Egun pasa interesgarria izango dugu Garain, Arginetan eta Elorrion. […]

Osorik irakurri

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun