2017/10/16 17:30-20:30

Algortako Aldai Patronatuan Getxo 2017-09-08 11:48

Egur-taila tailerra

Erabiltzailearen aurpegia egizu
17:30-20:30
Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa