2017/11/02 19:30

Uxue Alberdi Irakurzaleen Txokoan

Uxue Alberdi Irakurzaleen Txokoan
Algortako Aldai Patronatuan, Getxo
Ikasturteko Irakurzaleen Txokoko lehen saioa izango dugu azaroaren 2an. Uxue Alberdi gurean izango da “Jenisjoplin” bere azken liburuaz berbetan. Solasaldia hasi aurretik, 19:00etan lagun talde bat elkartuko gara liburuaren inguruan berba egiteko eta 19:30ean Uxue etorriko zaigu aurkezpen txikia egiteko eta sortu zaizkigun galderei erantzuteko. Beraz, azaroaren 2an, osteguna, elkartuko gara Algortako Aldai Patronatuan; 19:00etan edo 19:30ean etortzea zuen aukera da. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun