Ekainaren 12an, bizikleta-martxa Leioan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Herrigune Leioa 2016ko eka. 8a, 15:12

Domeka honetan, hilaren 12an, "Bizibideak: eskolara bideak" 4,5 kilometroko bizikleta-martxa irtengo da Leioako Boulevard etorbidetik, goizeko 11:00etan.

Ibilbidea honakoa da: Avanzada – Sabino Arana – Udondo – Lamiako – Putzegile errotonda – Lamiako – Iturriondo – Luis Bilbao Libano - Avanzada.

Bizibideak herritarrak, eskolak, gurasoen elkarteak, udal teknikari eta  arduradun politikoen artean sortutako lantaldea da: Leioa oinezkoen eta txirrindularien ikuspuntutik elkarrekin behatzeko.

  • 1. Parte hartzeko beharrezkoa da izen ematea. Gogoratu egiezu lagun eta senideei. Hementxe egin dezakezu.
  • 2. Ezinbestekoa da kaskoa janztea parte hartu ahal izateko, gurpildun aulkian etorriko bazara izan ezik, jakina.
  • 3. Zure bizikleta ekarri: egoera onean dagoela behatu (balaztak, gurpilak…)
  • 4. Ibilbidea denok elkarrekin egingo dugu: Ez da lasterketa bat. Denok elkarrekin joateko moduko martxan arituko gara.
  • 5. Ez aurreratu gidariak: bularreko horiak eramango dituzte. Errespeta ezazu ibilbidea eta pasaleku markatuak. Segurtasuna da lehendabizikoa!
  • 6. Gozatu, diagnostikatu eta zure bizilagunak ezagutzeko aprobetxatu. Komunitate egiteko aukera paregabea da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun