Uribe Kostako agenda osoa ikusteko, sakatu hemen

2019/06/19 - 2019/12/31

Uribe Kosta Uribe Kosta |Bestelakoak

Uribe Kostako agenda oso-osoa eskura duzue gure app-an. Horretarako jo helbide honetara: www.hiruka.app edo deskargatu Android edo iOSerako.

33246 /
  Kirolak  Getxo 2019-06-20 10:02

XI. Basque Pool Series Skate Txapelketa egingo dute zapatuan, Arrigunagan

Erredakzioa

XI. Basque Pool Series Skate Txapelketa egingo dute zapatuan, Arrigunagan

Getxoko Arrigunaga hondartzaren ondoko La Kantera skateparkean egingo dute txapelketa, 17:00etatik aurrera. Denera, 50 skater baino gehiagok parte hartuko dute.

  Jendartea  Gorliz 2019-06-20 09:22

Etxe okupatu bat husteko erabilitako "teknika mafiosoak" salatu dituzte Gorlizen

Iker Rincon Moreno

Etxe okupatu bat husteko erabilitako "teknika mafiosoak" salatu dituzte Gorlizen

Dozenaka lagun bildu ziren atzo Gorlizko udaletxearen aurrean 20 urtez Kinpulene kaleko 47. zenbakian hutsik egon den etxea okupatzeagatik hainbat gaztek jasotako jazarpena salatzeko.

  Jaiak  Lemoiz 2019-06-19 13:45

Hizkuntz eta kultur aniztasuna izango da 2019ko Txapel Reggae jaialdiaren ardatz nagusia

Unai Brea

Hizkuntz eta kultur aniztasuna izango da 2019ko Txapel Reggae jaialdiaren ardatz nagusia

Aurtengo Txapel Reggae festibalean parte hartuko duten artisten izenak ezagutzera eman ditu Armintzako jai-batzordeak. Fantan Mojah jamaikarra izango da gonbidatu nagusia, Jahvolution talde holandarragaz batera. Costa Ricak, Galiziak, Kataluniak eta Euskal Herriak ere izango dute ordezkaritzarik. Hitzordua, uztailaren 13an.

  Hezkuntza  Getxo 2019-06-19 12:29

DBHko ikasleak ikasketak euskaraz jarraitzera animatu gura ditu “Nahi dudalako” kanpainak

Iker Rincon Moreno

DBHko ikasleak ikasketak euskaraz jarraitzera animatu gura ditu “Nahi dudalako” kanpainak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) amaitutakoan ikasleek ikasketak euskaraz egiten jarraitzeko "Nahi dudalako" kanpaina ipini du martxan, beste urte batez, Getxoko Udalak. Kanpainan Bizkaiko 16 udalek eta bi mankomunitatek parte hartzen dute.

  Jendartea  Getxo 2019-06-19 11:52

Getxon hildako nerabearen heriotza argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak

Iker Rincon Moreno

Getxon hildako nerabearen heriotza argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak

Polizia autonomikoak ikerketa abiatu du Arrigunaga hondartzako uretan hilda aurkitutako 13 urteko gaztearen egoera pertsonalaren nondik norakoak argitzeko.

  Jaiak  Erandio 2019-06-19 11:41

Udari ondo-etorria egiteko baliatuko dituzte Erandiogoikoako Gorpuzti jaiak aurten

Unai Brea

Udari ondo-etorria egiteko baliatuko dituzte Erandiogoikoako Gorpuzti jaiak aurten

Inoiz baino beranduago etorri zaizkigu aurten inauteriak, aste santua... eta Erandiogoikoako Gorpuzti jaiak. Bertakoak ohituta daude urtero datak aldatu behar horretara, eta berdin-berdin ahaleginduko dira ondo baino hobeto pasatzen (baita lortu ere, seguru) jaiek iraungo duten lau egunetan.

  Jendartea  Sopela 2019-06-19 10:06

Bermeon zapatuan hilda aurkitutako gizona 31 urteko sopeloztarra da

Erredakzioa

Bermeon zapatuan hilda aurkitutako gizona 31 urteko sopeloztarra da

Joan den ekainaren 4an salatu zuten sopeloztar haren desagerpena. Zapatuan agertu zen bere hilotza, iristeko zaila zen eremu batean, Bermeon. Hartara, Ertzaintzaren helikopteroa erabili behar izan zuten uretatik ateratzeko.

  Jendartea  Getxo 2019-06-19 09:41

Argiteria eta semaforoen azpiegitura berritzeko lanak, Makaletako etorbidean

Erredakzioa

Argiteria eta semaforoen azpiegitura berritzeko lanak, Makaletako etorbidean

Argiteria publikoaren eta semaforoen azpiegitura zaharberritzeko lanak abiatuko dituzte gaur, eguaztenean, Makaletako etorbidearen eta Avanzada-Asua errepidearen arteko bidegurutzean, Udalak jakinarazi duenez.