Iritzia 2015-06-26 20:59

Espainiar argitaletxeek eta LOMCE

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Tellitu Mejia

Azkenaldi honetan LHko 3. mailako ebaluazioari aurre egiteko hainbat ekimen ikusten ari gara ikastetxeetan. Hauen paisaian Lomceren aurkako kartelak eta leloak ohikoak bihurtu dira ere. Inposatu nahi diguten lege honen aurka hezkuntza komunitatea indarrez altxatu da eta denok egin dugu gurea “Lomceri EZ” leloa.

Bitartean, paradoxikoa bada ere, Lomceren edukiak jasoko dituzten ikasmaterialen aurrean ez da ahotsik altxatzen, ezta gogoetarik egiten. Espainiar Estatuko argitaletxeek Lomceren espiritua jasoko dutela beren ikasliburuetan, eta Euskal Herrian zabaldu, argi adierazi dute azken egunetan eta ez hori bakarrik berau aplikatuko duen ikasmateriala erabiltzen ez dutenei salatuko dutela esan dute.

Une honetan bakarrik bi argitaletxe beren ikasmaterialak euskal ikuspegiaz lantzen dituzte: Ikaselkar eta Erein, beste guztiak zuzenean edo euskaldun duten filialen bitartez, ikuspegi espainiarretik azaltzen dituzte edukiak atal bat erantsiz erkidegoari, eta gaur egun adierazi duten bezala horrek LOMCEren aplikazioa suposatzen du.

Esan bezala Hezkuntza komunitatea oso jarrera aktiboa agertu du hezkuntza lege atzerakoi honen aurrean, “Lomceri EZ” leloa nonahi entzun eta irakur daiteke, baina LOMCEri aurre egiteko erarik eraginkorrena eta garrantzitsuagoa dena, Euskal Herrirako Hezkuntza sistema propio bat eratzeko, nire ustez, konpetentzietan oinarrituriko euskal curriculuma sustatu eta garatu behar dugu eta bide horretan ezinbestekoak dira ondoko konpromiso praktikoak aurrera eramatea; gela eta eskolako lana planteamendu honen garapen-ikuspegitik jorratzea eta LOMCEren irizpide baztertzaileetan oinarritzen diren ikasmaterialak ez erabiltzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa