Ezer "ikasi" dugu

Erabiltzailearen aurpegia

Nik, egia esan, ez dut uste, pertsona batzuek dioten bezala, pandemiaren ondoren hobeak izango garenik; hori bai, hezkuntza- arloan egiten ari garena zalantzan jartzera eramango gaituela, bai, susmatzen genuen aldaketaren beharra. Azken urte hauetan buru-belarri aritu gara ideia horrekin, konpetentzietan oinarritutako irakaskuntza, ebaluazioaren aldaketa, ikasleen lekua ikasketa-prozesuan… Baina gaur egun ezinbestekoa dela pentsatzen dut, hori baita pandemia honetatik atera dezakegun ondorio nagusia.

Egiaztatu dugu teknologiak ez duela inoiz irakaslearen aurrez aurreko jarduna ordezkatuko, eskola curriculum edukiak trukatzea baino zerbait gehiago dela; irakaslearen gertutasuna, berotasuna, umorea, esku-hartzea, zaintza, inprobisazioa, harremana eta abar ezin dira era berean eman. Ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesu berriak irudikatzeko baliagarria izan behar zaigu gertatutakoa; ordutegien malgutasuna, ikaslearen autonomia, ebaluazio hezigarria… Asko ikasi genuen konfinamenduan, eta horrek gure eguneroko jardunean izan dezakeen eraginaz hausnartu behar da. Ikasketa-prozesuaren izaera sozialean jarri behar dugu fokua. Pandemiak eskolan euskararen arloan egiten dugun lanaren garrantzia ere erakutsi zigun, batez ere etxean euskaraz egiteko aukerarik ez duten ikasleen kasuetan. 

Eta horrela, honelako pandemia baten zergatiei buruz galdetu eta hausnartu beharko dugu hezkuntza-munduan, ingurumenari egiten ari garen kalteari buruz, aztarna ekologikoa nola aldatzen ari garen barne, teknologiarekiko dugun mendekotasunari buruz, kontsumismoari buruz, bereziki jaki ultraprozesatuena, bai eta herri gisa erantzuna emateko orduan izan genituen gabeziei buruz, gure familietan askotan sortu dituen egoera ekonomiko zailei buruz eta gizartearen urruntzeari buruz ere.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun