Ibilaldia 2021

Inoiz baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia

Ematen zuen ez zela iritsiko esleitu zizkigutenean, baina hor dago 2021eko Ibilaldia. Asko dira hori sortzen jarraitzeko arrazoiak: Bizkaiko ikastolen elkargunea izatea, ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea, erronka berriei aurre egiteko baliabideak ematea...

Ikastolako komunitatearekiko eta herriko elkarte eta erakundeekiko harremanetan sakondu nahi dugu Betikon eta Ander Deunan. Euskal kultura eta euskararentzat hain une zailean, ekarpena egin nahi izan dugu, beti bezala, plaza indartsu bat eskainiz. 

Pentsa dezakegu ez dela garairik aproposena Ibilaldia egiteko, aitzitik, inoiz baino beharrezkoagoa da bere baloreak azalaraztea eta ekarpen berriak gizarteratzea.

Kiroletik, musikatik, antzerkitik, bertsolaritzatik, hezkuntzatik, aisialditik, komunikaziotik… Inoiz baino gehiago, sormenetik tiratzen ari gara, eta ikastolen sorreratik ezinbestekoak izan diren komunitateko kideen ahaleginak eta ekinak ere hala izango dira oraingoan.

Euskalgintzatik hainbat egitasmo aurrera eramaten ari gara, Ibilaldia horietako bat, eta herritarrek ezin diete bizkar eman: aparteko aukera dugu proiektu horietan parte hartuz, babestuz, erakusteko euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea dugula. Euskalgintza bizirik dagoelako, denok garelako euskalgintza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun