Aukera hau ezin galdu!

Erabiltzailearen aurpegia

Izan ere, hezkuntza-legediak ez du maiz atea jotzen EAEn: 30 urte igaro dira hezkuntzako azken legetik. Aukera eta erronka handia gure hezkuntzan erabateko eraldaketa gauzatzeko. Euskal Hezkuntza sistema asmatzeko, Ikastolok duela hamarkadak sortu behar izan genuen gisan. Hezkuntza-sistema berri bat nahi dugu Euskal Herri osoarentzat, herri ekimenak ere lekua izango duen publikotasunaren definizio berri batekin. Lege berriak eredu publikorako trantsizioaren oinarriak ezartzea behar dugu, sareen kategorizazio bitarra, publiko-itundua, gainditzeko.

Legearen zirriborroa aztertu ondoren, atsekabetuta gaude. Badu alderdi positiboren bat, baina Euskal Herrirako hezkuntza sistema eratzeko funtsezkotzat jotzen ditugun arloetan, atzerapausoa ematen du hezkuntza-akordioari dagokionez: Euskaran, Euskal Curriculumean, publikotasunean eta Euskal Herrian.

Sinetsita gaude aukera paregabe baten aurrean gaudela sistema propio eraldatzaile baterako urrats esanguratsua egiteko. Desengainua hartu dugu, baina lehen zirriborroa baino ez dela sinetsi nahi dugu. Ekarpenekin, zuzenketekin, negoziazioekin, behar dugun hezkuntza lege bat onartzea da gure ametsa, hemendik 20 urtera damurik izan ez dezagun, gaur egin ez dugunaz.

Irakurle agurgarria:

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.


Izan zaitez HIRUKAlagun