Iritzia 2003-11-11 21:54

Filosofiaren kontsolamendua - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 1994an Jostein Gaarder-ek Sofiaren mundua argitaratu zuen. Best-seller ospetsuan, filosofiaren eskola nagusietan barrena egindako ibilbide arina aurkezten zaigu. Hogeita bost milioi ale saldu ziren mundu osoan. Sintoma ederra, alajaina! 2000 urtean Lou Marinoff-ek Platon gehiago, Prozac gutxiago liburuarekin arrakasta editorial handia lortu zuen. Dibulgazio lerro berari jarraikiz, laster kaleratuko da espainiar estatuan, José Antonio Riveraren Lo que Sócrates diría a Woody Allen.
  Politika 2003-11-11 21:36

Martxelo Otamendik torturatuen babeserako zuzendaritza eskatu dio Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak, "biktimekin" bezala, torturatuei babesa emango dien zuzendaritza sortzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendaria zela, torturak jaso zituela salatu zuen, hedabide horren aurkako polizia operazioan atxilotuta egon zenean. Otamendik kritikatu egin du agintariek ahalegin handiagoa egin dutela kutxazain baten erreketa argitzeko, tortura salaketak argitzeko baino.

Adierazpenak Agurtane Juanenak idatzitako Lo que tenía que decir izeneko liburuaren aurkezpenean egin ditu. Donostiako Gobernu Zibilean 1975ean jasan zituen torturen kontaketa bildu du Juanenak liburuan.
  Politika 2003-11-11 21:11

Zikinkeria greban daude Algeciraseko euskal presoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Duela bi urte Algeciraseko espetxean dauden euskal presoak isolamendu kanpaina bati hasiera eman zioten, baina euren egoera hobetzen ez dela ikusita, zikinkeria grebari ekitea erabaki dute. Hori dela eta, auzi-eske bat aurkeztu dute Madrilgo Epaitegi Zentralean euren senideek .

Gaur Donostian egindako agerraldian, Algeciraseko presoen senideek adierazi dutenez, "inpotentzia" sentitzen dute euren senide presoek egunero bizi behar izaten dituzten "bizi baldintza kaxkarrekin". Inpotentzia hori "instituzioen eta alderdi politikoen jarrera ahularekin" areagotu egiten dela salatu dute, baina hala eta guztiz ere, "ez ditugu une batez bakarrik utziko, eta euskal preso politikoek jasaten dituzten eskubide urraketa guztiak" salatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.
  Politika 2003-11-11 20:34

PSE-EEk eskatuta, Ibarretxe Planaren tramitea gelditu du Legebiltzarreko Mahaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 4an, estatutu berriaren proposamena tramitera onartzea erabaki zuen arren, oraingoan prosesua gelditzea erabaki du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, PSE-EEren eskaeraren ondoren. Sozialisten Legebiltzarreko taldeak akordio hura berriro aztertzeko eskatu du prozedura akatsak daudelakoak, eta Mahaiak eskaera aintzat hartzea erabaki du.
  Politika 2003-11-11 20:10

'Iruzurtzat' jo ditu SAk Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joseba Alvarez Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentarioak adierazi duenez, "iruzur baten antzekoa" da Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu egitasmoa. "Aldaketa politikoaren garaian gaudela badirudi ere, aurrekontu proiektua iaz bezalakoxea da" adierazi du SAko parlamentarioak, Ibarretxeren Planari ez baition erreferentziarik egiten, berak kritikatu duenez.
  Politika 2003-11-11 19:48

Al-Qaedako ustezko hogei kide atxilotu ditu Iraken AEBtako armadak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ricardo Sanchez Amerikako Estatu Batuetako armadako jeneralak jakitera eman duenez, hogei lagun atxilotu dituzte gaur Bagdaden, "Al Qaedaren sare terroristaren ustezko kide izateagatik". Sanchezen esanetan, atzerriko ehundaka ekintzaile sartu dira Iraken, Siriatik eta Irandik, "AEBen aurkako gerra santuan parte hartzeko". Urriaren 27an, Bagdaden, Gurutxe Gorriaren eta Irakeko Poliziaren lau kuartelen aurka egindako atentatuak ere egotzi dizkio Al Qaedari. 43 hildako eta 200 zauritu egon ziren guztira.
  Jendartea 2003-11-11 18:23

Azaroaren 15 eta 23a bitartean ospatuko dira 'Getxotik Mundura' jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 15etik 23a arte udalerrian egingo den Getxotik Mundura ekimena aurkeztu zuten atzo Iñaki Zarraoa alkateak eta Imanol Landa Udal Presidentzia Arloko arduradunak. Besteak beste, Getxoko Udalak, Mugarik Gabek eta BBK-k antolatutako topaguneen seigarren edizio honetan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GGKE) eta herritarren arteko hartu emanak bultzatu nahi dituzte.

Partaidetza, elkarrizketa, aniztasuna eta trukea sustatzea helburua izanik, "herritarron sentsibilizatze maila areagotzea lortu nahi da", Imanol Landak ekimena aurkezterakoan adierazi zuenez.

Bederatzi egunetan zehar, erakusketak, azokak, pelikulak eta ikastaroak elkartasunarekin lotutako kontzientzia eta sentsibilitatea sustatzeko bitartekoa izango dira.
  Kultura 2003-11-11 18:23

Amaia Arregi sopranoak emango die hasiera, ostiralean, Udazkeneko Kontzertuei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 14tik 21era, musika klasikoa izango da Getxoko kultur panoramaren protagonista, Udazkeneko XVIII. edizioa ospatuko baita. Orain arteko edizio guztietan, nazioarteko musikaririk ospetsuenak ekartzeagatik nabarmendu dira ihardunaldi hauek; baita proiekzio handiko artista gazteak ekartzeagatik ere. Aurtengoan ere egitarau aparta prestatu dute, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan eta Algortako Redentor elizan.

Hilaren 14ko aurkezpen-kontzertua Amaia Arregui soprano bilbotar gaztearen eskutik etorriko da, eta Gayane Sharluyan piano-jotzailea izango du lagun. Hilaren 18an, Maite Arruabarrena sopranoak eta Luis Dámaso tenoreak osatutako ahots-bikotearen emanaldia egongo da, Pedro José Rodríguez piano jolea lagun dutela.

Hurrengo egunean Euskadiko Orkestra Sinfonikoa igoko da agertokira; Heinrich Schiff izango dute gidari, eta Carmen Fuggiss soprano ospetsuak ere parte hartuko du. Hilaren 20an Alia Música taldearen emanaldia egongo da, Erdi Aroko musika judu-espainiarrean espezializatutako taldea. Asiako talderik ospetsuenetako batek itxiko du kontzertuen zikloa, Txinako Ganbera Orkestra Gazteak, hain zuzen ere.
  Jendartea 2003-11-11 18:22

Hainbat errepide moztuko dituzte 'Baserritik Plazara' azokarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Asteburu honetan ospatuko den Baserritik Pazara Nekazal Azoka dela eta, udalerrian zirkulazio murrizketak egitea aurrikusi du Getxoko Udalak. Azaroaren 14a eta 16a artean, Algortako hainbat errepide moztuko dira, ostiralean abertzainen kamioiak sartu ahakl izateko eta azoka bera egin ahal izateko. Izan ere, San Nikolas, Bihotz Alai, Getxo Antzokia eta Geltokiko Plazak eta Juan Bautista Zabala kalea hartuko ditu, asteburuko egun bietan, ekitaldi honek.
  Jendartea 2003-11-11 13:46

Bihartik ostiralerarte 'Cuban bizi eta pentsatu' ihardunaldiak Bilboko La Bolsan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar hasi eta ostiralera arte luzatuko dira, Bilboko La Bolsa-Yohn Jauregia aretoan egingo diren Cuban bizi eta pentsatu ihardunaldiak. Besteak beste, Enriqueta Ubietak (idazle kubatarra), Arleen Derivetek eta Lázaro Barredok (kazetari kubatarrak) eta Hernando Calvok (kazetari kolonbiarra) liburuen aurkezpenak egingo dituzte. Gazteizen ere pareko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.