Hezkuntza 2003-11-11 04:59

Monterok Mediaberri euskal kazeta elektronikoa zentsuratu egin du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Manu Montero EHUko errektoreak Mediaberri komunikabidea ixtea agindu du, irakasle kaleratuen berri emateagatik –hori bai "tolerantzia"–. Dena den, Monterok Mediaberrik EHUn zuen azpidomeinua baino ezin izan du kendu, komunikabide hau aspaldi hedatu baitzen bere domeinu propiora. Ez da lehen aldia errektoreek zentsura erabiltzen dutela: orain dela lau urte, Pello Salaburuk "7 baietz!" aldizkariari diru laguntza kendu zion Protecsa segurtasun enpresari buruz erreportaje bat plazaratzeagatik. Orain bezala, zentsurak ez zuen bere asmoa lortu. UKBERRIren erredakzioaren partez gure elkartasuna eta laguntza eskeintzen dizkiegu Mediaberriko lagunei. Hona hemen unibertsitateko komunikabideak gako honi buruzkoa bidalitakoa:
  Iritzia 2003-11-10 21:34

Euskara XXI mendean: erabiltzaileen gida - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskaltzalea zara baina egunean 8 orduz erdaraz egiten dizun ordenagailu baten aurrean zaude? Hartu horko errotulki beltz hori eta egin Euskal Herrian Euskarazen marrazkiloa zure pantailan, orain.

Euskaraz bizi nahi? Informatika inoiz euskalduna izango bada soft libreari esker izango da. Jada ez dugu proiektu itxi eta zentralizatuetan sinisten. Guztien parte hartzea baimentzen duen soft librearen filosofiak, ordea, bagarena izatea baimentzen digu.
  Kultura 2003-11-10 21:10

Euskarak ez du lekurik Madrileko SIMO informatika azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 4tik 9ra Madrilen egin den SIMO Nazioarteko Informatika Azoka famatua ikusteko aukera izan nuen lehenengo aldiz. Hauek dira nire bisistatik ateratako ondorio nagusiak:

1- Informatika alorrean euskal enpresen gabezi adierazgarria, Panda ezik, ez nuen aurkitu euskal enpresarik aurkitu gidan.
2- Nahiko azoka "espektakularra" da, hau da, ikuskizun ugari estand handietan, baina mami gutxi askoetan.
3- Linux txokoa nahiko txikia zen metrotan eta hauetatik LINEX Extremadurako gobernuak gehien hartzen zuen.
  Politika 2003-11-10 20:52

Gorka Torre demoari etxeko sarraila aldatu diote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Goizeko 9:00etan etxetik irten eta, 11:00etan bueltatu denean, ateko sarraila aldatuta aurkitu du Gorka Torre demoak. Berak adierazi duenez, joan den larunbatean, SNCF tren konpainiak euskararekiko duen jarrera salatzeko Lapurdin eginiko mobilizazioarekin zer ikusia izan lezake gertaera horrek. Frantziako poliziak, beste 60 bat lagunekin, atxilotu zuen eta kalte ordainak eskatzen dizkiotenez, litekeena da bere ondasunk bahitzeko egin izatea. Nork aldatu duen bere etxeko serraila oraindik ez dakiela adierazi du.
  Ekonomia 2003-11-10 20:34

Bi lagun zauritu dira Sopuertan eta Gallartan gertatutako lan istripuetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopuertan, R.M.V. izeneko 22 urteko gallartarrak esku batean ebakiak egin ditu eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Barakaldoko obra batzutan, berriz, J.U.G. izeneko santurtziarra, bi metrotako altueratik erori da eraikin lanetan ari zela eta erietxera eraman behar izan dute.

  Jendartea 2003-11-10 20:26

Espainiako Gobernuak Prestigek kutsatutako kostaldea babesteko neurririk ez duela hartu salatu du Greenpeacek.

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Greenpeace-k gaur goizean satatu duenez, Espainiar Gobernuak ez ditu behar bezalako neurriak hartu, Prestigen hondoratzeak eragindako ezbeharra eragozteko. Talde ekologistaren ustez, beharrezkoa da "ahal den lasterren" neurriak hartzea galipotak kutsaturiko kostalde 2.600 kilometroak berreskuratu ahal izateko. Horrela adierazi dute Prestigen hondamendiaren urteurrena dela eta gaur goizean egindako prentsaurrekoan.

Marea beltzak eragindako kalteen ikerketa zehatza egitea beharrezkoa da Greenpeace-ko kideen ustez, "hain baliotsuak diren kostalde eremuen berreskurapena" ahalbidetzeko.
  Politika 2003-11-10 19:11

ADN frogak egingo dizkiote Dumont sendiaren hilobian lurperatutako gorpuari, Popo Larrerenak diren jakiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain dela 20 urtetik, Dumont familiaren hilobian lurperatuta dagoen gorpuari ADN frogak egiteko agindu du Bordeleko epaitegi batek, Popo Larre Iparretarrak (IK) taldeko kidearena den ala ez jakiteko. Larre desagertu zen garai berean, itota hil zen Pascal Dumont. Ordutik hona, hilobian dagoen gorpua IK-ko kidearena izan zitekeenaren zalantza eduki dute haien sendiek. Hala ere, Dumonten amak ez du uste kasua erabat argituko denik.
  Politika 2003-11-10 17:57

Alegiako Ikasle Egunerako autobusak jarri ditu Uribe Kostako IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 15ean, 15 urte oraina irauliz!! 15 urte geroa eraikiz!! leloarekin, Alegian ospatuko den Ikasle Egunera joateko autobusak jarri ditu Uribe Kostako eskualdeko Ikasle Abertzaleak taldeak. Leioako Kurkudi eta Algortako Gorrondatze tabernetan eman ahal izango da izena. Orotara, 20 euro izango dira, autobusa eta sarrera barne.
  Kultura 2003-11-10 17:19

'Anboto Irratia' jarri dute abian Durangaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Durangaldeak irrati euskalduna dauka gaurtik aurrera, dialaren 107.1ean aurki dezake nahi duenak. Anboto Irratiak euskara hutsean emitituko du, egunero 24 orduz. Hasteko, egunean bi ordu egingo ditu zuzenean, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Ondoren, lotura egingo du Euskadi Irratiarekin, eguerdiko albisteak emateko. Eta gainerakoan, musika eta grabaturiko emanaldiak emango ditu. Gainera, Durangaldeko herri gehienetan entzungo da: AbadiƱo, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Otxandio eta Zaldibarren. Durangaldeko Herri Komunikabideen elkarteak kudeatu eta Elorrion izango du egoitza.
  Jendartea 2003-11-10 16:20

17 urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diote Getxon emazte ohia hil zuen gizonari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2001eko otsailean bere emazte ohia hil izanagatik, 17 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Bizkaiko Auzitegi Probintzialak Rufino Jimenezi. Zinpeko epaimahaiak duela hamar egun emandako epaiaren arabera, hilketa delituaren errudun da Jimenez, "nahita eta basakeriaz hil zuen andrazkoa". Erabaki horretan oinarrituta, espetxe zigorraren zenbatekoa erabaki du Bizkaiko Auzitegi Nagusiak.