Euskalduntzearen C2 maila

Erabiltzailearen aurpegia
18/19 ikasturtean C2 maila egiaztatu nahi duten Uribe Kostarrentzat ikastaroa eskaintzen dugu AEKn. Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian emango diren eskoletan C2 mailarako zehaztutako edukiak lantzeaz gain, egiaztatze-probak ere prestatuko dira. Ikastaroan parte hartu ahal izateko euskalduntzearen EGA edo baliokidearen ziurtagiria aurkeztu behar dute ikaslegaiek.

Osorik irakurri