Apirilerako hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek

Nahia Martinez Gondra api 16, 16:03

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

Liburuaren Egunaz gozatzeko egitarau oparoa prestatu dute Berangon

Iker Rincon Moreno api 16, 10:14 Berango

Askotariko liburuak erosteko, trukatzeko eta, nola ez, irakurtzeko eguna izango da zapatua, hilaren 20a, Berangon. Izan ere, Liburuaren Eguna ospatuko dute udalerrian, hain zuzen frontoian, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Adin guztientzako jarduerak egongo dira.

Ander Deuna kultur aretoa, Barrika
Muxikebarri Antzokia, Getxo
Kultur Leioa, Leioa