2023 abe 26 Getxo
Zer ezkutatzen da truko ikusgarri horien atzean? Nik ere lilura ditzaket lagunak horrelako esku jokoekin? Nola lortzen da karta soil batek hainbeste miresmen sortzea? Familiei zuzendutako tailer honetan ilusioak nola sortu ikusi eta ikasiko dugu Eva magoaren eskutik. Gabonetan ingurua txunditu nahi baduzu, hona hemen zure aukera!
2023 aza 26 Getxo
"Ondo" ala "txarto" alde batera utzita, guztiok antzezteko gai garela esatera ausartzen da Ainhoa Artetxe aktorea. Dilema beste bat da: baimena ematen al diogu gure buruari? Gizakiok bizitza osoa ematen dugu antzezten; norekin gauden, zer nahi dugun edo zein egoeratan gauden arabera gure aurpegi ezberdinak erakusten ditugu. Tailer honetan, elkarren artean konektatuz eta plazerra ardatz hartuta, bakoitzak dituen espresio ezberdinak aztertzea izango du helburu atelier honek.
Ainhoa Artetxek (Bilbo, 1993) Arte Dramatikoko ikasketak Madrilgo Estudio Corazza delakoan egin zituen (2012-2017), eta zuzendaritza, gidoigintza eta clown arloetako prestakuntza ere badu. Aktore gisa, hainbat telesailetan hartu du parte. Hona, bere lan baten harira, "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketa: https://www.youtube.com/watch?v=k7atgxqaInI
Ez galdu Abian Kultur Elkarteak eta Zelako Kultur Ideiak elkarlanean ematen dizuten aukera.