Kultura 2018-09-27 10:33

BBTren kanporaketa saioak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

BBTren kanporaketa saioak!

Urriaren 6an hasiko dira Gernika-Lumon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak. 5 kanporaketa egingo dira eta 30 bertsolarik hartuko dute parte fase honetan, udaberriko fasetik sailkatutako 29 bertsolariek eta 2014an finalista izandako Oihana Bartrak. ALBEtik 8 bertsolari ibiliko dira kanporaketetan eta gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!

  Kultura  Getxo 2018-09-26 13:31

Bere ediziorik "onenari" agur esango dio Getxophotok domekan

Bere ediziorik "onenari" agur esango dio Getxophotok domekan

Programazioaren kalitatea, ikusle kopuruaren etengabeko gorakada, esku-orrien agortzea, komunikabideen harrera, webguneak jasotako milaka bisitak eta jardueren harrera ikaragarria kontuan hartuta, orain arte egindako guztien artean Getxophoto jaialdirik arrakastatsuena jo du aurtengoa Begihandi Kultur Elkarteak.

  Kultura  Getxo 2018-09-26 09:37

Udalerriko ondare kulturala aztertuko dute barikuan Getxon

Udalerriko ondare kulturala aztertuko dute barikuan Getxon

Aurtengo Kultura Ondarearen Europako Urtearen harira, "Kultura Ondarearen Europar Urtea eta Euskal Herriko Unesco Sarea" jardunaldia egingo dute barikuan, hilaren 28an, Begoñako galerietan eta Bizkaia Zubian, 10:00etatik 16:00etara.

  Kultura  Uribe Kosta 2018-09-25 18:25

Urriaren 6an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Urriaren 6an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Hastera doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018. Urriaren 6an abiatuko da Gernika-Lumon; saio horretan, Imanol Uria Albizuri algortarrak eta Paule Ixiar Loizaga Legarra sopeloztarrak pare hartuko dute. Hala, bost kanporaketa jokatu ostean (horietatik bat Plentzian, urriaren 28an), hiru finalaurrekoak eta finala etorriko dira. Finala Bilbao Arenan jokatuko da abenduaren 15ean.

[ARGAZKI-GALERIA] Artea kalez kale

  Kultura  Plentzia

[ARGAZKI-GALERIA] Artea kalez kale

Eguraldia lagun zutela, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuten zapatuan, hilaren 22an, Plentziako erdigunera hurbildu ziren auzokideek zein bisitariek. Izan ere, artea kalera ateratzeko Artekale jaialdia egin zuten egun horretan, eguerditik gauera arte.

  Kultura 2018-09-21 10:34

II. Getxo Dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia

II. Getxo Dantzan

Getxoko dantza taldeok (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola), Getxoko Kultur Etxearen eta Andres Isasi Musika Eskolaren laguntzarekin, Getxo Dantzan ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu nahi dizuegu. Aurten, Romoko Santa Eugenia plazan ospatuko dugu irailaren 29an, larunbata. Dantzez gozatzera gonbidatuta zaudete!

  Kultura  Getxo 2018-09-21 08:34

Emakumeek Getxon utzitako ondarea ezagutaraziko dute

Emakumeek Getxon utzitako ondarea ezagutaraziko dute

Aurten ere, Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira Getxon. Oraingoan, "Ondarea, emakumeen emaria" izango da saio horien leloa. Hala, urrian zehar hainbat jarduera egongo dira, hala nola erakusketak, berbaldiak, bertako produktuen dastaketa, oinezko bisita gidatuak, bisita antzeztuak eta jaialdi flamenkoa.

  Kultura  Getxo 2018-09-21 08:28

Markel Redondo Larrea: "Neurrigabeko urbanismoa erretratatzea izan da helburua"

Kepa Ugarte Martiarena eta Iker Rincon Moreno

Markel Redondo Larrea: "Neurrigabeko urbanismoa erretratatzea izan da helburua"

Egoeraren zentzugabekeria irudikatu eta agintarien geldotasuna erakusteko premiak bultzatuta, Markel Redondo argazkilaria (Bilbo, 1978) espainiar Estatutik bidaiatzen hasi zen 2008ko krisialdiaren ondoren, neurrigabeko urbanismoaren ondorioak erretratatu guran. Hamar urte ondoren berriro bisitatu ditu leku horiek, testigantza berriak jaso eta argazkiak drone bategaz egiteko. Lan horren emaitza ikus daiteke egunotan Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdian.

  Kultura  Sopela 2018-09-19 18:27

Bihar hasiko da Sopela Kosta Fest

Bihar hasiko da Sopela Kosta Fest

Sopela Kosta Festen bostgarren ekitaldiak kirol honen inguruko kulturari lotutako hainbat ikastaro eta aisialdiko ekintza eskainiko ditu, irailaren 20tik 23ra arte, eta Euskal Herriko surf zirkuituan sona handia duten txapelketak ere bai.

  Kultura  Berango 2018-09-19 11:27

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren VI. urteurrena ospatuko dute domekan

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren VI. urteurrena ospatuko dute domekan

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak sei urte bete ditu aurten. Urtemuga hori ospatzeko, urteurren jaialdia egingo dute domekan. Hala, familia arteko gymkana-abentura egingo dute, 10:30etik aurrera.

  Kultura  Uribe Kosta 2018-09-19 11:19

Teknologiaren gaineko ikastaroak antolatu ditu Azkue Fundazioak

Teknologiaren gaineko ikastaroak antolatu ditu Azkue Fundazioak

"Sartu gurekin teknologiaren ur handitan" goiburuagaz, hainbat ikastaro antolatu ditu Azkue Fundazioak, Talaios Kooperatibarekin elkarlanean.

  Kultura  Erandio 2018-09-19 11:10

Urriaren 1ean hasiko da berriro dantza-txokoa Erandion

Urriaren 1ean hasiko da berriro dantza-txokoa Erandion

Urriaren 1ean hasita, astelehenero egongo da aukera zenbait euskal dantza tradizionaleko zenbait jauzi ikasi eta entseatzeko, Gautxoriak elkartearen eskumenez. Talde bi egongo dira aurten dantza-txokoan, bata hasiberrientzat eta bestea hobetu gura dutenentzat.

  Kultura  Getxo 2018-09-19 09:27

Diseinu grafikoaren topagunea izango da Getxo aurten ere

Diseinu grafikoaren topagunea izango da Getxo aurten ere

Serifalaris diseinatzaile grafikoen topagunearen seigarren edizioa egingo dute irailaren 28an eta 29an Getxon. Horretan, espezialitate horri lotutako 300 profesional eta ikasle baino gehiago izango direla aurreikusi dute. Saioak Areetan izango dira, Getxolanek Getxo Elkartegian dituen lokaletan eta Andres Isasi Musika Eskolan.

  Kultura  Getxo 2018-09-18 17:56

Getxon egingo dute MTV Music Weeken kontzertuetako bat

Getxon egingo dute MTV Music Weeken kontzertuetako bat

MTVk gaur baieztatu duenaren arabera, urriaren 31n, eguaztenean, Algortako Portu Zaharrean egingo dute Music Week astearen kontzertuetako bat: 18:30etik 23:30era arte, Wolf Alice, Belako, La Casa Azul eta WAS taldeek joko dute; sarrera, doan (lekua bete arte). Lau mila lagunentzako tokia egongo da.

  Kultura  Erandio 2018-09-18 12:36

Argentina eta Kubako inprobisatzaileek bertsolariakaz batera jardungo dute Erandion urriaren 10ean

Atzo aurkeztu zuten Iruñean Nazioarteko Inprobisatzaileen 2018ko Bira, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarlanean sortutako ekimena. Tomasita Quiala kubatar repentistak eta Araceli Argüello payadore argentinarrak parte hartuko dute bertan, hainbat bertsolarigaz batera. Bigarren saioa izango da Erandiokoa.