Jolasaren unibertsoan sakontzeko gonbita egingo du aurtengo Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak, ekainaren 6tik 30era

Iker Rincon Moreno api 24, 12:08 Getxo

Bigarren urtez Maria Ptqk komisario bilbotarrak gidatuta, aurtengo Getxophotoren edizioak Play izango du gaitzat. Horren bitartez, jolasaren unibertsoan murgiltzeko gonbita egingo du nazioarteko irudi jaialdiak, ekainaren 6tik 30era bitartean, Getxon. Hala jakinarazi dute gaur arduradunek, Algortako Kasinoan egindako prentsaurrekoan.

Liburuen mundua gerturatuko du Algortako Telletxe plazak aste-akabuan hartuko duen azokak

Iker Rincon Moreno api 24, 11:16 Getxo

Aste-akabu honetan, barikutik domekara bitartean, Liburu Azoka egongo da Algortako Telletxe plazan; bertan, udalerriko zenbait liburu-dendatako saltokiak eta liburutegi zerbitzuaren etxola kokatuko dira. Horrez gainera, literaturari lotutako askotariko ekintzak egingo dituzte egunotan, goizez eta arratsaldez, domekan izan ezik, goizez egongo baita azoka zabalik soilik.

Liburutegia, Barrika
Moreagako eta Santa Anako ludotekak, Berango
Liburutegia, Barrika