Liburuen mundua gerturatuko du Algortako Telletxe plazak aste-akabuan hartuko duen azokak

Iker Rincon Moreno api 24, 11:16 Getxo

Aste-akabu honetan, barikutik domekara bitartean, Liburu Azoka egongo da Algortako Telletxe plazan; bertan, udalerriko zenbait liburu-dendatako saltokiak eta liburutegi zerbitzuaren etxola kokatuko dira. Horrez gainera, literaturari lotutako askotariko ekintzak egingo dituzte egunotan, goizez eta arratsaldez, domekan izan ezik, goizez egongo baita azoka zabalik soilik.

Lizar Begoña: “Istorioan barrena badaude kritika zantzuak, hala nola turistifikazioa, paperezko prentsaren kontsumoaren gainbehera eta sexualitatea”

Iker Rincon Moreno api 24, 09:45 Sopela

Itzalkinez betetako hondartza baten aurreko kiosko bat, eta gainbeheran dagoen paperezko prentsa saltzeko emakume bi; belaunaldi, leku eta errealitate ezberdinetakoak biak. Testuinguru horretan, protagonista horien arteko pasadizoak eta barne-liskarrak mahai-gaineratu ditu Lizar Begoña sopeloztarrak Mundu zitalaren kontra izeneko eleberrian. Martin Parr artistaren argazkietan oinarritutako iruditegia baliatu du horretarako, eta Ainara Alkorta margolari eta lagunak egin du azala, kolorez betetakoa, Benidorm bezalako “basamortu urbano” baten dekadentziaz eta kontrasteez hausnartzera gonbidatzen gaituena.

Liburutegia, Barrika
Moreagako eta Santa Anako ludotekak, Berango
Liburutegia, Barrika