api 19, 18:15 Leioa
Bizkaiko txakolina, gastronomia eta komikia batzen dituen ekimena egingo dute aste-akabuan, apirilaren 20an eta 21ean, Leioako Mendibile Jauregian. Programatutako jarduerena artean egongo dira dastaketak, showcooking-a, kontzertu ilustratua eta umeentzako tailerrak. Proiektu honek Bizkaiko txakolinaren tradizioaren eta euskal komikiaren arteko lotura erakutsi gura die herritarrei.
api 19, 11:29 Getxo
"Herritik sortu zinalako maite zaitu herriak!". A zer berba politak arestian ozenki entzun direnak antzinako baskoien hizkuntzan antzinako tartesostarren lurraldean! Bihotz zuri-gorriko jende oste alaiak behin eta berriro abestu ditu Jon Antton Zubikarai Erkiaga ondarrutarrak Athleticen ereserkirako 1983an idatzitako hitzak. Baina abesti horren atzean historia bitxia dago eta hementxe kontatuko dugu.