Kultura 2004-02-16 20:46

Bapiruke asteburua otsaila bukaeran Zugaztietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 28an eta 29an, Bapiruke asteburua antolatu du Zugaztietan (Trapaga) Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Besteak beste, ingurugiro tailerrak, garai bateko meatzetarako bisitaldi gidatua, jolasak eta mendiko ibilbideak egiteko aukera izango dute izena eman nahi duten 6tik 12 urtera bitarteko umeek. Irteera larunbat horretan izango da 9:00etan eta itzulera, berriz, hurrengo egunean 18:30ean Algortara. Bizarra Lepoaneko bazkideek 23 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez-bazkideek 30 euro. Otsailaren 20ra arte egongo da zabalik izena emateko epea, 13:00ak arte hain zuzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Bizarra Lepoan, 944 914 357 (10:00-13:00 / 17:00-19:00)
  Kultura 2004-02-16 20:13

Manu Muniategiandikoetxearen "Larru Gorrian" erakusketa ikusgai EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Leioako campuseko Liburutegi Zentralako eraikineko Erakusketa Aretoan, Manu Muniategiandikoetxearen "Larru Gorrian" lana ikusgai egongo da hilaren 26ra arte. Artistak aulkiak aukeratu ditu bere eskultura eta margoen elementu nagusitzat. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.
  Kultura 2004-02-13 20:07

Afrikako perkusio tradizionala entzungai larunbatean Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Afrikako soinu tradizionalak ezagutzeko aukera izango dute, otsailaren 14an (larunbata), Algortako Getxo Antzokian batzen diren guztiek, ikuskizun bikoitzari esker. Lehendabizi, Tartit emakume-taldeak euren ahots garratzen bidez Maliko jaiotze-basamorturaino eramango dituzte ikusentzuleak. Jarraian, 20 perkusionista baino gehiagok osatzen duten Burundiko Danborrek, erritmoak eta dantza elkartuko dituzte, jatorri sakratuko tradizio musikala erakusteko asmoz. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 10 eurotan (erretiratuentzat eta gazte txartelaren erabiltzaileentzat 8 euro) eskuratu ahal izango dira.
  Kultura 2004-02-13 20:06

Txitxiburduntzi Eguna ospatuko dute igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, Txitxiburduntzi Eguna ospatuko dute, otsailaren 15ean, Sopelan. Goizeko hamarretan Ander Deuna Ikastolatik abiatuko dira bertan bildutakoak, Munarrekolandatik igaro eta, berriro ere bertara bueltatzeko, bi orduko ibilbidea egin eta gero. Haur bakoitzak makilatxoa (zotza) eraman beharko du lukainka erretzeko.
  Kultura 2004-02-13 20:06

Hitzaldia eskainiko du astelehenean Algortan Paul Nicholsonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egizu Getxo Euskaldun egitasmoaren eskutik, "Elikadura eta globalizazioa" izeneko hitzaldia emango du, otsailaren 16an (astelehena), Paul Nicholson EHNE sindikatuko kideak. Algortako Kultur Etxean izango da ekitaldia, 20:00etatik aurrera. Besteak beste, Getxoko Udalak, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta udalerriko euskaltegi guztiek (Lauaxeta AEK, Getxoko Udal Euskaltegia, J.A. Agirre eta Ganbara AEK) osatzen dute Egizu! egitasmoa.
  Kultura 2004-02-13 20:06

Areto dantza ikastaroa antolatu du Bizarra Lepoanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 19tik maiatzaren 13ra bitartean, salsa, pasodoble edota tangoa dantzatzen ikasteko aukera edukiko dute nahi duten guztiek, Bizarra Lepoan Euskara Elkartearen eskutik. Ostegunero egingo da Areto Dantzak ikastaroa, 19:00etatik 20:30era, Algortako San Nikolas Ikastolan. Elkarteko bazkideek 9 euro ordaindu beharko dute izena emateko, eta ez bazkideek 12 euro.

Informazio gehiago gura izanez gero:
Bizarra Lepoan Euskara Elkartea
Karitate kalea, 1-10 bulegoa (Algorta - Getxo)
94 491 43 57
  Kultura 2004-02-12 20:38

Solid! talde norvegiarraren diskoa argitaratu du Getxoko Jazzaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iazko edizioko Talde Lehiaketaren azken irabazlearen diskoa kaleratu berri du Getxoko Europar Jazzaldia, Solid! talde norvegiarrarena alegia. 2003ko uztailean izan zen jazzaldian zuzenean grabaturiko sei abesti biltzen dituen CD honen grabazioaz gain, 3.000 euro eskuratu zituen taldeak. Gainera, Hoeilaart-en (Belgika) eta Ibizan (Espainia) ospatzen diren jaialdietan parte hartuko du. Solid! garaile eztabaidaezina izan zen Getxon, bakarlari onenari publikoak eta epaimahaiak ematen dituen sariak ere jaso baitzituen.
  Kultura 2004-02-12 20:38

Europan egondako EHUko ikasleek artelanak erakutsiko dituzte Barakaldon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erasmus-Socrates egitasmoaren bitartez, joan den ikasturtean Europako eskoletan egon ziren EHUko Arte Ederretako Fakultateko zenbait ikaslek euren lanak erakutsiko dituzte, gaurtik otsailaren 25era bitartean, Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan. Guztira 30 bat lan izango dira ikusgai, ikasleek atzerrian egon ziren bitartean egin zituztenak. Besteak beste, Alemania, Austria, Belgika, Britainia Handia, Bulgaria, Errumania, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Italia, Norvegia, Polonia eta Portugaleko unibertsitateetan egondako ikasleenak dira artelanak.
  Kultura 2004-02-11 22:58

Haurren matrikulazio epeari begira, B eta D ereduak bultzatuko dituzte Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren otsailaren 16tik 27ra izango den haurren matrikulazio epeari begira, "Euskarazko Eskola Aukerakoena" kanpainari ekingo dio Getxoko Udalak. Umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei hezkuntza eskolatze-ereduen berri ematea da helburua, euskarazko irakazkuntzak dituen alderdi onak azpimarratuz. Elena Coria zinegotziak adierazitakoaren arabera, D eta B ereduak dira egokienak gure haurrak elebidun izateko: "Txikitatik hobeto barneratzen da, adituen esanetan, hizkuntzaren fonetika eta intonazioa. Gainera, 0 eta 6 urte bitarteko epea da egokiena bigarren hizkuntza bat ikasteko". Hain zuzen ere, 2 eta 3 urteko umeei dago zuzenduta kanpaina.
  Kultura 2004-02-11 22:57

Anton Larrauri musikagilearen fondo bibliografiko osoa jaso du Getxok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko udalerriak jaso ditu Anton Larrauri musikagile bilbotarra bere bizi guztian bilduz joan zen fondo bibliografikoa, hau da, liburu, fotografia, agiri, eskuizkribu eta abar. Bere senitartekoek horrela nahi izan dutelako gaur prentsaurrekoan Irma eta Luar seme-alabek adierazi dutenez. Andres Isasi Musika Eskolak kudeatuko ditu dokumentu guztiak.
  Kultura 2004-02-09 20:57

Arte ederretako irakasleen horma-muralak ikusgai Villamonteko aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Algortako Villamonte kaleko erakusketa aretoan EHUko irakasleen horma-irudiak ikusgai izango dira bihartik aurrera, arduradunek gaur jakinarazi dutenez. Esposaketa otsailaren 21era arte bisitatzeko aukera egongo da eta muralen artearen kontzeptua eta barnealdeen apainketa garatzea bilatzen da. Pinturen autoreak X95 taldeko kideak dira, margolariek, grabatzaileek eta eskultoreek osatzen duten Arte Ederretako Fakultateko Pintura saileko taldekoak, alegia.
  Kultura 2004-02-04 21:25

Asiari buruzko bidai kontaketa bihar Algortako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Asia Hegoekialdeko argi eta itzalak" izenburupean, bidai kontaketa emanaldia eskainiko du, otsailaren 5ean, Zigor Aldamak, Egizuk antolatutako Munduaren Berri jardunaldien barruan. Ikusentzunezko saioa Algortako Kultur Etxean izango da, 20:00etatik aurrera. Sarrera dohainik.
  Kultura 2004-02-04 21:18

Txikientzako tailerrak Berangoko Kultur Etxearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailean ere 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatu ditu Berangoko Kultur Etxeko Txiki Ludotekak. Besteak beste, arditxoa, indio-mozorroa, tigre maskara eta erlea egiteko aukera izango dute umeek, eskulanen bidez, ostegunero, hilaren 5etik 26ra bitartean. Euskeraz ematen dira tailerrak, 16:30etik 18:30era, Berangoeta Kultur Etxean. Hala ere, lanegun guztietan egoten da zabalik Txiki Ludoteka, ordutegi berean.

Ostiraletan, berriz, 9 eta 14 urte bitartekoek edukiko dute aukera Ludotekak antolatutako tailerretan parte hartzeko. Potoak, paper marmolatua, pintzez egindako potoak eta paper zahartua landuko dituzte, hurrenez hurren, otsailaren 6tik 27ra, 18:30etik 20:00etarako ordutegian. Asteko beste lanegunetan ere zabalik egongo da Ludoteka.
  Kultura 2004-02-03 21:25

Goizetik gauera, kantuek beteko dituzte kaleak, Agate Deuna bezperan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo udalerrian, hamazortzigarren edizioa beteko du bihar Agate Deuna koru jaialdiak. Goizetik gauera, umeek zein nagusiek kantuz beteko dituzte herriko kaleak, bi ibilbidetan banatuta: Erromo-Areeta eta Algorta-Getxo. Ikastetxeetako abesbatzak goizean arituko dira, eta beste guztiak 19:00etatik 21:00etara. 20:00etatik aurrera, Algortako San Nikolas Plazan kantatuko dute Getxo auzoko koruek.

Gorlizen ere santa eskean aterako dira hainbat taldek. Besteak beste, ikasle eta irakasleek beteko dituzte kaleak goiz partean, arratsaldean Lirain Abesbatzari eta Aratz Dantza Taldekoei txanda emateko.

Azkenik, Sopelan, 180 euroko dieta jasoko dute lehiaketan izena eman duten guztiek. Goizean irteten direnek 12:00etan abestu beharko dute Udaletxeko Plazan; eta arratsaldekoek, 19:30ean. Horretaz gain, Loiola Ander Deunan, Urgitxeta Plazan, Iparragirre eta Sabino Arana kaleetan kantatu beharko dute guztiek. Ander Deuna Ikastola, Sopelako Udal Euskaltegia, Nikola AEK euskaltegia, ZipiriƱe Ikastetxea, Sopelana BHI, Arratsaleak eta Munarri Abesbatza arituko dira besteak beste.
  Kultura 2004-02-02 21:46

Meza nagusia eta lunch batekin ospatuko dute San Blas Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 3an (bihar) San Blas eguna ospatuko dute Barrikan. Besteak beste, 11:15ean egingo den meza nagusiak emango die hasiera ekitaldiei. Eta hori amaitutakoan, lunch-a edukiko dute Udaletxe Plazan batzen direnek, trikitixa soinuekin batera.

Egun guztian zehar, San Blas egunean ohikoak diren produktuak (lokarriak, gozokiak, erroskilak, medailak...) egongo dira eskuragarri eleizako arkupeetan. Arratsaldean, berriz, bedeinkatutako gozokiak banatuko dituzte, nagusien egoitzan, udal ordezkariek.