Kultura 2003-11-29 21:25

Festa paregabea goizetik gauera San Nikolas Plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan, ekitaldi anitzeko festaz gozatu ahal izango dugu bihar, San Nikolas Plazan izango den Top Festan. Goizez, 12:30etik 14:30era, txikienek ur jokoak, esku lanak, joko didaktikoak, mozorroak eta euskaraokea izango dute. Arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara, euskaraoke aparta prestatuko da gaztetxoentzat eta, gauez, 19:00etatik 21etara, Disko Top Festa paregabez amaituko da ekitaldia, Dj profesionalek beren trebetasuna erakutsiko dutelarik. Sarrera dohainik izango da.
  Kultura 2003-11-28 23:22

Umeentzako ipuin kontaketa Gorlizko Erakustaretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar hiru urtetik gorako ume eta gazteentzako ipuin kontalari saioa egingo dute Kandelen Argipean kultur elkartearen eskutik, 18:30etik aurrera, Gorlizko Erakustaretoan (Osasun etxean). Ipuinak kontatzearekin batera, irakurzaletasuna eta ahozko tradizioa bultzatu nahi du Gorlizko Udalak saio honekin. Ordu bete iraungo du eta era guztietako ipuinak kontatuko dira. Saioa dohainik izango da. Puntualitatea eskatu dute antolatzaileek, 18:40ean itxiko dira ateak.

Ekitaldia Gorlizko Udal Liburutegiak antolatuta dago, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren diru laguntzarekin.
  Kultura 2003-11-28 23:10

Egitarau paragabea larunbatean Getxoko V. Euskara Jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan, biharko prestatu duten egitaraua ez da nolanahikoa. Batetik zirkua izango da protagonista, 12:30etik aurrera, Detraka Taldeak eskainiko duen 'Zirkus Mirkus' antzerki saioan. Bestetik, kirola eta bertsoak uztartuko dituzte bertso-pilota ikuskizunean, 19:00etan. Eta azkenik, 'Maite Out' bere azken diskoa aurkeztuko du Bide Ertzean-ek, 20:30ak inguan. Ekitaldi guztiak Algortako San Nikolas Plazan egingo dira eta sarrera dohainik izango da.
  Kultura 2003-11-28 22:26

Pilotaleku berria inauguratuko du Betiko Ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Leioako Betiko ikastolak pilotaleku-kiroldegi berria inauguratuko du bihar, politika, kultura, gizarte eta kirol munduko hainbat pertsonen partaidetzarekin, Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien baitan. Besteak beste, Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburua, Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkatea eta Koldo Tellitu Betiko ikastolako lehendakaria izango dira ekitaldian. Egun osoan zehar, bertsolariak, dantzak, esku pilota partidak, herri bazkaria, txotxongiloak eta erromeria egongo dira, besteak beste.
  Kultura 2003-11-28 20:26

Joane Somarriba omenduko dute Ander Deuna egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelak Ander Deunako jaiak ospatuko ditu asteburu honetan. Beste ekitaldi batzuen artean, Joane Somarriba txirrindularia omenduko dute datorren igandean. Gainera, sari bat ere emango diote ekitaldi horretan. Aipatu bezala, egitarau zabala antolatu du Sopelako Udalak. Horrela, bihar bertan, Gorringo taldeak 'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlana aurkeztuko du, dohainik, Urko kiroldegian, 20:00etan hasita.
  Kultura 2003-11-28 00:11

'Zaharregia, txikiegia agian' poesia eta musika ikuskizuna bihar Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan, musika eta poesia bat izango dira bihar, Algortako Getxo Antzokian, 20:00etatik aurrera. Kirmen Uribek bere azken liburuko poemak eskaniko ditu Mikel Urdangarinen kantuekin batera, 'Zaharregia, txikiegia agian' ikuskizunaren bitartez. Bingen Mendizabalen eta Rafa Ruedaren laguntza ere edukiko dute biek. Sarrera dohainik izango da.
  Kultura 2003-11-26 23:32

Euskal txirrindularirik handienak Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko V. Euskara Jardunaldien egitaraua aurrera doa. Bihar, 'Bizikleta Euskaraz' mahaingurua izango da Getxo Antzokian, 19:00etatik aurrera. Bertan, txirrindularitzaren munduko pertsonai ezagunek hartuko dute parte: Iban Mayo, Haimar Zubeldia, Agurtzane Elorriaga eta Julian Gorospe, besteak beste. Gainera, moderatziale lanetan Jorge Cerrato kazetaria ibiliko da. EGIZU Getxo Euskaldun egitasmoak eta Punta Galea txirrindulari taldeak antolatu dute ikuskizuna. Ezagunak diren kirolarien bitartez getxotarrak kirolera hurbiltzea da helburu nagusia. Eta nola ez, euskeraz.
  Kultura 2003-11-26 21:21

Ibilaldiak behar zaitu!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldi baten antolaketan dauden beharrak ugariak dira, ez baita inondik inora erraza horrelako garrantzia duen ekitaldi bat aurrera ateratzea. Ikastola guztien inguruan lortu beharrekoak kontuan hartuz, begi bistakoa da lana ikaragarri handia dela.

Aurtengo Ibilaldia Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolek antolatzen dute, nahiz eta 2004.urteko Ibilaldia Betikon ospatuko den maiatzaren 30ean.

Testu honen bitartez jendearen partehartzea bultzatu nahi dugu Ibilaldiaren antolaketan murgildurik gauden guztiok. Esan beharra dago, oraindik ere hutsuneak daudela zenbait arlotan. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan kirolan, prentsan edota muntaian pertsonalgo falta dagoela adierazgarria da. Horrenbestez, Ibilaldiko Antolaketarekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau luzatzen dizuegu: ibilaldia2004@yahoo.com
  Kultura 2003-11-25 22:44

Umeentzako euskarazko produktuen katalogoak banatuko dituzte etxeetara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabonetan, euskaraz ere zer oparitu badagoela jakinarazteko, euskaraz argitaratu eta plazaratu diren hainbat produktuen katalogoa banatuko dituzte etxeetara Getxo, Berango, Erandio eta Leioako Udalek. 'Oparitu Euskaraz' izeneko kanpaina barruan dago ekimena. Gipuzkoan eta Nafarroan martxan dago aspalditik, eta orain, lehen aldiz, Bizkaian ere izango da Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) eskutik.

Guztira, 20 mila ale argitaratu dira Getxon, eta horietatik 18 mila postaz bidaliko dituzte etxeetara. Gainera, ekimen honekin loturik, katalogo horretan agertzen diren diska, liburu edota ordenagailu jokoak erabiltzeko aukera edukiko dute txikienek, Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan antolatu duten Euskarazko Produktuen Ludotekan. Azaroaren 25etik abenduaren 4ra egongo da zabalik, Algortako Kultur Etxeak Urgull kalean zeukan aretoan.

Berangon, Erandion eta Leioan, berriz, 1.000, 9.500 eta 5.000 katalogo argitaratu dira, hurrenez hurren.
  Kultura 2003-11-25 19:05

'Kondaira.com', euskarazko lehenengo aldizkari elektronikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Historia Sailak Kondaira.com historia aldizkari elektronikoa aurkeztu du gaur Bilbon UEUk daukan egoitzan. "Kalitatea zainduz", orotariko historia lanek edukiko dute lekua aldizkari berrian. Horretaz gain, historiagile eta historiazale euskaldunen arteko harremanak garatzea eta sendotzea da helburu nagusienetako bat. 'Kondaira.com' euskaraz izango da osorik, eta historia gaiei buruz arituko denez, aitzindaria da esparru horretan.
  Kultura 2003-11-24 22:35

'Pianojolea' ikusgai euskaraz Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Kultur Etxeak antolatzen dituen Zine Kluba jardunaldien barruan, 'Pianojolea' filmea euskeraz ikusteko aukera izango dute, 20:00etatik aurrera, azaroaren 26an Algortako Getxo Antzokira joaten diren guztiek. Sarrera 2,60 eurokoa izango da.

Genero belikoaren barruan saiilkatuta dago filmea. Izan ere, naziek Varsobiako ghettoan bizitzera derrigortu eta gero, pianojole poloniar eta judutar baten gora-beherak egongoo dira ikusgai. Besteak beste, Adrien Brody, Daniel Caltagirone, Thomas Kretschmann, Frank Finlay eta Maureen Lipman aktoreek lan egiten dute bertan, Roman Polanski poloniarraren zuzendaritzapean.

Hiru oskar bereganatu zituen filmeak.
  Kultura 2003-11-24 21:56

Barrez lehertzeko aukera aparta, asteazkenean, The Pipper's Irish Pub-ean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kike Amonarrizek, Asisko Urmenetak eta Antton Olagariagak osatutako hirukote definiezinak 'Euskaraz Lardaxkatzeko Manerak' umorezko hitzaldia eskainiko dute, azaroaren 26an, 20:00etatik aurrera, Algortako The Pipper's Irish Pub tabernan.

Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan, eta hirugarren urtez Umore Jardunaldiei eutsiz, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatu du ekitaldia.
  Kultura 2003-11-24 21:41

Ayala Antzokian 'Abentura bat egan' antzezlana ikusteko zozketa ostegunera arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 30an, 'Abentura bat egan' haurrentzako antzerki saioa eskainiko da, 12:00etatik aurrera, Bilboko Ayala Antzokian. Hori dela eta, bertara joateko sarrera zozketa antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak. Gaur hasi eta azaroaren 27ra arte egongo da zabalik, zozketa horretan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Goizez, 10:00etatik 13:30era, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Kruzeta kalean dagoen Ibarrena Kultur Etxean aurkeztea besterik ez daukate datorren igandean euskarazko ikuskizun paregabearekin gozatu nahi dutenek. Guztira, 26 sarrera banatuko dira, irabazle bakoitzak bina txartel jasoko dituela.
  Kultura 2003-11-23 20:51

Historiari buruzko euskarazko lehenengo aldizkari elektronikoa aterako du UEUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) www.kondaira.com, historiari buruzko euskarazko lehenengo aldizkari elektronikoa, aurkeztuko du datorren asteartean. Aurkezpena UEUren Bilboko egoitzan izango da, 11,00etatik aurrera, eta Jurgi Kintana 'Kondaira.com'-eko zuzendariak eta Mikel Aizpuru UEUko Historia Saileko kideak hartuko dute parte.
  Kultura 2003-11-21 22:54

Euskara eta kirola bat izango dira Andra Marin, III. Aerobic Maratoian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kirola eta euskara uztartuz, ondo pasatzeko aukera izango dute igande arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Getxoko Andra Mari Kiroldegian elkartzen diren guztiek. Izan ere, III. Aerobic Maratoia Euskaraz antolatu dute Bizarra Lepoanekoek, Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan. Egiten den hirugarren urtea da, eta aurten, berrikuntza ugari dakartza. Besteak beste, 'spinning' izeneko modalitate berriaren erakusketa eta 'capoeira' brasildarra egongo dira ikusgai, guztia DJkijeiki izeneko DJak musika zuzenean jartzen duen bitartean.