Kultura 2003-11-14 18:35

Hurrengo kontzertuak bertan behera utzi ditu Ken Zazpik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hedabideei helarazitako prentsa oharraren bitartez, azaroaren 15ean Araman, eta 21ean Tolosako Bonderenean, zituzten bi kontzertuak bertan behera utzi behar izan dituztela adierazi dute Ken Zazpi taldekoek. Izan ere, baxujoleak istripu ban izan eta oineko hezur bat hautsi du. "Bagenuen, ba, gogoa bertan jotzeko, baina hurrengo batean izan beharko du. Eskerrak ematea besterik ez Arama eta Tolosako antolatzaileei eta jendeari", azaldu dute taldekideek.
  Kultura 2003-11-14 17:56

Internet bidez emitituko du gaurko kontzertua Skalariak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Skalariak talde nafarrak, gaueko 22:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen kontzertua, internet bidezko euren irratian ere entzuteko aukera egongo da, www.radioghetto.com helbidean alegia. Serrano Produkzioek jakinarazi dutenez emanaldia zuzenean emitituko da "mundu guztirako". Horretaz gain, aldi berean, www.skalariak.com webguneko txatean parte hartu ahal izango dute entzuleek. 'Radio Ghetto' biraren barruan dago kontzertua.
  Kultura 2003-11-14 00:39

Lehendabiziko diska aurkeztu du Elorrioko Lor taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bilboko Kafe Antzokian gaur egindako agerraldian, GOR disketxearen eskutik atera duten lehendabiziko diska aurkeztu du Elorriotik datorren Lor musika talde gazteak. Rock melodiko garaikidea oinarri hartuz, gustu malgua erakusten dute, poparekiko zein metalarekiko joera tartekatuz. Letretan, berriz, Euskal Herriko egoeraren aurrean, inkonformismoa dute ardatz nagusi. "Guda-oihu" modura 'Sofa erosoak' kantua nabarmendu dute taldekideek: "Kontsumismoaren aurka, inkonformismoa bultzatu eta mugitzeko deia egiten diegu gazteei, abesti honen bitartez".

Guztira, 12 kantu osatzen dute diska, 'Kolore' izenekoan Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelen kolaborazioa tartean dela. Besteak beste, Dummy (ahotsa, kitarra), Lander (kitarra), Kimetz (baxua) eta Ramiro (bateria) osatzen dute laukotea. Diska aurkezteko lehendabiziko kontzertua IAk, asteburu honetan, antolatu duen Ikasle Egunan emango dute.
  Kultura 2003-11-11 18:23

Amaia Arregi sopranoak emango die hasiera, ostiralean, Udazkeneko Kontzertuei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 14tik 21era, musika klasikoa izango da Getxoko kultur panoramaren protagonista, Udazkeneko XVIII. edizioa ospatuko baita. Orain arteko edizio guztietan, nazioarteko musikaririk ospetsuenak ekartzeagatik nabarmendu dira ihardunaldi hauek; baita proiekzio handiko artista gazteak ekartzeagatik ere. Aurtengoan ere egitarau aparta prestatu dute, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan eta Algortako Redentor elizan.

Hilaren 14ko aurkezpen-kontzertua Amaia Arregui soprano bilbotar gaztearen eskutik etorriko da, eta Gayane Sharluyan piano-jotzailea izango du lagun. Hilaren 18an, Maite Arruabarrena sopranoak eta Luis Dámaso tenoreak osatutako ahots-bikotearen emanaldia egongo da, Pedro José Rodríguez piano jolea lagun dutela.

Hurrengo egunean Euskadiko Orkestra Sinfonikoa igoko da agertokira; Heinrich Schiff izango dute gidari, eta Carmen Fuggiss soprano ospetsuak ere parte hartuko du. Hilaren 20an Alia Música taldearen emanaldia egongo da, Erdi Aroko musika judu-espainiarrean espezializatutako taldea. Asiako talderik ospetsuenetako batek itxiko du kontzertuen zikloa, Txinako Ganbera Orkestra Gazteak, hain zuzen ere.
  Kultura 2003-11-10 21:10

Euskarak ez du lekurik Madrileko SIMO informatika azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 4tik 9ra Madrilen egin den SIMO Nazioarteko Informatika Azoka famatua ikusteko aukera izan nuen lehenengo aldiz. Hauek dira nire bisistatik ateratako ondorio nagusiak:

1- Informatika alorrean euskal enpresen gabezi adierazgarria, Panda ezik, ez nuen aurkitu euskal enpresarik aurkitu gidan.
2- Nahiko azoka "espektakularra" da, hau da, ikuskizun ugari estand handietan, baina mami gutxi askoetan.
3- Linux txokoa nahiko txikia zen metrotan eta hauetatik LINEX Extremadurako gobernuak gehien hartzen zuen.
  Kultura 2003-11-10 17:19

'Anboto Irratia' jarri dute abian Durangaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Durangaldeak irrati euskalduna dauka gaurtik aurrera, dialaren 107.1ean aurki dezake nahi duenak. Anboto Irratiak euskara hutsean emitituko du, egunero 24 orduz. Hasteko, egunean bi ordu egingo ditu zuzenean, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Ondoren, lotura egingo du Euskadi Irratiarekin, eguerdiko albisteak emateko. Eta gainerakoan, musika eta grabaturiko emanaldiak emango ditu. Gainera, Durangaldeko herri gehienetan entzungo da: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Otxandio eta Zaldibarren. Durangaldeko Herri Komunikabideen elkarteak kudeatu eta Elorrion izango du egoitza.
  Kultura 2003-11-07 23:06

Kontseiluak akordioak lortu nahi ditu sindikatu eta alderdiekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Xabier Mendiguren idazkari nagusiak eta Iñaki Lasa ildo politiko-instituzionalkeko arduradunak Bilbon azaroaren 4ean eskanitako prentsaurrekoan adierazi zutenez, Kontseiluak akordioak lortu nahi ditu sindikatu eta alderdiekin, euskalgintzaren aurkako erasoei aurre egiteko.

Euskararen normalizazio prozesua une zailak bizitzen ari da Kontseiluaren ordezkarien ustez. Egoera honen aurrean, alderdi politikoekin eta sindikatuekin "lehenbailehen" harremanetan hastea ezinbestekoa dela iritzi dio Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.

Kontseiluaren prentsa oharra