Herri Unibertsitatea egingo dute campusean

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 14a, 12:00
Herri Unibertsitatearen aurkezpena campusean

Beste hainbat campusetan be­za­la, martxoaren 16tik 18ra EHUren Leioa eta Erandioko er­e­muan Herri U­ni­bertsitatea egingo du­te. Otsailaren 26ko greban, Madrilek eta Gasteizek ezarri gura dituzten hezkuntza erreformak salatu zituzten 13.000 ikasle inguruk. Halaber, aldarrikatzen duten eredu herritarra eraikitzen hasiko direla ohartarazi zuten. Bide horretan, egingo dituzte Herri Unibertsitateak.

An­to­latzaileek adierazi dutenez, bes­t­eak beste, Medikuntza, Zientziak, Ar­te Ederrak, Gizarte Zientziak eta Komu­nikazioa eta Zuzenbideko asan­bladetako ikasleak dabiltza antolaketa-la­ne­tan; baita asanblada feminista, Ikas­le Abertzaleak eta Leioatik! ko­mu­­nikazio proiektuko kideak ere. Ha­la, lehenengo egunean 09:00etan ja­­rri dute manifestaziorako ordua Mi­kel Laboa plazan, ostean hainbat ikastegitan egingo diren eskola eta tai­l­erretara abiatzeko. Bi egunez e­gon­­go da hainbat gai jorratzeko au­kera. Bestetik, ikasleez gainera, beste hainbat subjektu inplikatu gura izan dituzte an­tolatzaileek: “bes­te­lako eragile sozialek defendatzen duten hez­kun­tza-ereduan ezin­bestekotzat jotzen du­telako he­rri­ko jakintzak klasera era­­matea”. Hilaren 18an hainbat arlotako herritarrek ere parte hartuko du­te “amaiera handian”.

Egitaraua

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun