Uribe Kosta jaietan 2015

Jaien bigarren asteari ekin dio gaur Ondizek

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 8a, 18:20
Kuadrilla bat Ondizko bakailao txapelketan, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Pasa den irailaren 4an hasi ziren Ondizko festak, ohiko txupinaren jaurtiketaz. Ordutik hona, jai-ekimen zaparradaren baitan, domekan Bizkaiko 55. Aurresku Txapelketa eta Ondizko VIII. Emakumezkoen Aurresku Txapelketak jokatu zituzten. Gizonezkoetan, txapel biak Leioan geratu ziren, Ander Navarro eta Josu Marcosen buruetan. Emakumezkoen atalean, Ibabe eta Iholdi Beristain portugaletearrek irabazi zituzten. Baina festak ez ziren domekan bukatu eta gaur, Andra Mariren egunean, jai giroari berrekin diote ondiztarrek. Domekara arte, hainbat jarduera izango da auzoan, berbarako, nagusientzako luntxa, idi-probak, bakailao txapelketa, kalejirak, txistulariak...

Bizkaiko 55. Aurresku Txapelketaren eta Ondizko VIII. Emakumezkoen Aurresku Txapelketaren sailkapena

Gizonezko nagusiak:

1. Ander Navarro (Leioa).

2. Erlantz Atutxa (Loiu).

3. Diego Duran (Barakaldo).

4. Ekaitz Ugarte (Leioa).

5. Asier Mora (Leioa).

6. Ander Arriaga (Orozko)

Gizonezko gazteak:

1. Josu Marcos (Leioa).

2. Iker Martin (Getxo).

3. Gaizka Lopez de Vallejo (Leioa).

4. Gaizka Sanchez (Leioa).

Emakumezko nagusiak:

1. Ibabe Beristain (Portugalete).

2. Haizea Hormaetxea (Leioa).

3. Jasone Monasterio (Las Carreras).

Emakumezko gazteak:

1. Iholdi Beristain (Portugalete).

2. Irati Merino (Gallarta).

Jaietako egitaraua

Irailak 8, martitzena (Andra Mari eguna)

11:00 Txistularien kalejira.

12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.

13:00 Nagusientzako luntxa.

Irailak 9, eguaztena

11:00 Txistularien kalejira.

12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.

19:00 Idi-probak.

Irailak 13, domeka

08:00 Bakailaoa bizkaitar erara txapelketa. Lursailen zozketa.

10:00 Txistularien kalejira.

13:00 Leioako musika-banda.

14:30 Bakailao kazolen aurkezpena.

16:00 Igel-toka txapelketa eta botaharri txapelketa.

18:00 Bakailao txapelketako sari banaketa.

Ostean, erromeria Basajaun taldeagaz.

22:00 Jaien Amaiera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun