Bost ikasle atxilotu dituzte Iruñean

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 22a, 17:15
Martitzenean Leioako campuseko sarrerak itxi zituzten "ikasleen aurkako erasoak" salatzeko. LEIOATIK

Nafarroan Gobernu espainolak duen Ordezkaritzak berri eman duenez, bost lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñean; martxoaren 17an hezkuntza sistema propio baten alde bertan egin zen manifestazioaren ondoren izan ziren istiluetan parte hartzea leporatzen diete eta "desordena publikoak" egozten dizkiete. Joan den astean, dinamika berri bati ekin zion Leioako campuseko Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak, "Ikasleon aurkako erasorik ez!" goiburupean. Besteak beste, greba-egunean izan ziren identifikazioak eta atxiloketak salatu zituen IAk. Martitzenerako, apirilak 26, manifestazioa deituta daukate; Mikel Laboa plazatik abiatuko da, 11:50ean.

Lau gizonezko eta emakumezko bat dira, horietatik hiru adin txikikoak, Espainiako Poliziak Iruñeko Udaltzaingoagaz atxilotutakoak. Atxilotuen artean udaltzainen furgoneta bati eraso egin ziotenak daudela dio Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak. Poliziaren egoitzan deklarazioa hartu ostean epailearen aurrera eroango dituzte. Greba egunean ere beste lau adin txikiko atxilotu zituen Poliziak, "desordena publikoak" eragitea egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun