Udako Topaketak Leioan egingo ditu Hik Hasik

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 25a, 14:06
"Pentsamendu autonomoa eta sortzailea komunikazio enpatikoan" tailerra Leioan egingo dute aurten. © HIK HASI

Hik Hasi hezkuntza-proiektuak Udako Topaketa Pedagogikoen 17. edizioa egingo du aurten. Lehenengo astean, ekainaren 28tik 30era, Leioan izango dira ikastaroak, bertako Irakasle Eskolagaz batera antolatuta, iaz legez. Denera, 25 ikastaro emango dituzte bertan. Izen-ematea hilaren 31n itxiko dute; leku-kopurua mugatua da eta ikastaro horietan izena ematen dutenek lehenengoek izango dute lehentasuna.

Bigarren astea, uztailaren 4tik 6ra, ostera, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak hartuko du. Hik Hasik zabaldu duenez, “hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta euren esperientziak trukatzeko topaleku izatea ere nahi dugu. Hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko dira”.

Ikastaroen ordutegia goizeko 09:00etatik 14:00etara izango da Leioan. Donostian, arrastietan ere saioak izango dira 16:00etatik 18:30era.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun