Lan-eskaintza publikoa egingo du EHUk

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 8a, 15:45
Leioako campusa. © EHU

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak lan-eskaintza publikoa egitea onartu zuen atzo, uztailak 7, egindako batzarrean; EHUk 141 lanpostu berri eskainiko ditu aurten. Gehienak irakaskuntza eta ikerketa arlokoak izango dira: 15 ikertzaile iraunkorrentzat, 51 irakasle laguntzaileentzat, 28 irakasle titularrentzat eta hiru irakasle osoentzat. Ikertzaile-lanpostua aurretik Ramon y Cajal programan parte hartu dutenek soilik eskatu ahal izango dute. Gainontzeko 44 lanpostuak zerbitzu eta administrazio arlokoak izango dira. Horrez gainera, 20 katedra betetzeko barne eskaintza egitea ere onartu du.

Unibertsitateak aitortu du lan eskaintza publikoa "eskas" geratuko dela: "Ez du normalduko unibertsitateko langile guztien egoera". Dena den, "aurrerapausotzat" jo dute.

Gobernu Kontseiluak iazko kontuak onartu zituen atzo; 212.000 euroko superabita izan zuen EHUk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun