Uribe Kosta jaietan 2016

Ondiz eta Udondoko jaiak, aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 8a, 11:10
Paella-lehiaketa egin ohi dute Udondoko jaietan. © KULTUR LEIOA

Ondiz auzoko jaien akabuko egunakaz bat egingo dute Udondoko festek: barikuan, irailak 9, Gure Ohiturak dantza-taldearen emanaldiagaz eta txokolate-janaz hasiko dituzte ospakizunak. Gauean, ostera, Gaupasa taldeak alaituko du mozorro-gaua; gero, Kurloi Ezkertiarraren Esnea DJak jarraituko du musika eskaintzen.

Zapatuan, Tolentinoko San Nikolasen egunean amaituko dira jaiak Udondon. Besteak beste, azken egun horretan bertsolariak, ikurriñaren igoera auzoko nagusiakaz, urrezko aizkolarien liga, antzinako auto eta motorren erakusketa eta Luhartz taldearen erromeria izango dira. Paella-lehiaketaren zortzigarren edizioa ere egingo dute egun berean.

Ondiz auzoari dagokionez, gaur, eguena, Andra Mari eguna ospatuko dute; eta barikuan, Andra Maritxu. Jaien errepikapena domeka honetan, irailak 11, egingo dute; besteak beste, Bizkaitar Erako Bakailao Txapelketa, Leioako Musika Bandaren emanaldia, igel-toka zein kuartan sariketak eta erromeria egongo dira.

Erlazionatuak

Ondizen andramariak, prest!

Iker Rincon Moreno 2016 ira 01 Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun