Europako Espazio Agentziaren gaineko berbaldia izango da eguerdian Leioako campusean

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 23a, 09:47

Natanael Ayllon doktoreak "La Agencia Espacial Europea y su rol en el desarrollo de tecnología de RF y microondas" izenburuko berbaldia eskainiko du gaur,barikua, eguerdiko 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko hitzaldi aretoan, Leioan.

Ekimena Ingeniaritza Fisikoko doktoretza programaren barruan dago eta Master eta Doktorego Eskolak finantzatzen du. EHUk jakinarazi duenez, Natanael Ayllon Rozas Gasteizen jaio zen 1984an. Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoko eta Ingeniaritza Elektronikoko ikasketak egin zituen EHUn, 2005ean eta 2007an bukatuz, hurrenez hurren, eta 2011n doktoretza lortu zuen EHUko Elektrizitate eta Elektronika Sailaren, Thales Alenia Space enpresaren (Frantzia) eta Frantziako Espazio Agentziaren (CNES) arteko lankidetza proiektu baten testuinguruan. Espazioan erabiltzen diren irrati frekuentzien teknologienganako motibazioak 2011n Europako Espazio Agentziara (ESTEC, Noordwijk, Herbehereak) mugitzera eraman zuen, eta gaur egun, etorkizuneko Europako telekomunikazio, nabigazio eta Lurraren behaketa sistementzako zirkuitu integratu eta potentzia anplifikazio ekipoen garapenaren arduraduna da agentzia europarrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun