Aratusteak 2017

Aurtengo aratusteak umeentzat dira, Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 24a, 12:00
Helduek ere edukiko dute mozorrotzeko aukera. MARITXU TEILAGORRI ELKARGUNEA

Nagusiki, herriko txikientzat izango dira aurtengo aratusteak, udal-iturriek adierazi dutenez. Ospakizunei hasiera emateko, gehienbat txikiei zuzendutako jarduerak egingo dituzte, Ikea Barri plazan, zapatu honetan, otsailaren 25ean. Arrastiko 05:00etatik aurrera, puzgarriak, umeentzako ikuskizuna, mozorro-jaia eta animazioa egongo dira. Gauean, ostera, Trikizio erromeria-taldeak joko du.

Martitzenari dagokionez, jarduera ugariz gozatu ahal izango dute etxeko txikienek, Kandelazubieta kiroldegian; Kiki, Koko eta Moko pailazoak egongo dira, besteak beste. Horrez gainera,  bertan egingo dute Leioako 24. Mozorro-lehiaketa; egunean bertan izena eman beharko dute parte hartu gura duten den-denek. Sariak desfilearen ostean banatuko dituzte.

Egitaraua

Otsailak 25, zapatua
Ume eta nagusientzako aratusteak

  • 17:00 Umeentzako eta gazteentzako jarduerak eta puzgarriak, Ikea Barri plazan.
  • 19:00 Umeentzako ikuskizuna: Orain bi zirko, Ikea Barri plazan.
  • 21:00 Mozorro-jaia eta animazioa, Ikea Barri plazan.
  • 23:00 Dantzaldia, Trikizio taldeagaz, Ikea Barri plazako karpan.
  • 03:00 Jaiaren amaiera.

Otsailak 28, martitzena
Umeentzako aratusteak

  • 11:00 Umeentzako parkea zabalduko dute, Kandelazubieta kiroldegian.
  • 12:30 Umeentzako ikuskizuna, Kiki, Koko eta Moko pailazoakaz, Kandelazubietan.
  • 14:00 Goizeko jardueren akabua.
  • 16:30 Arrastiko jardueren hasiera.
  • 17:00 Umeentzako animazioa, Kandelazubieta kiroldegian.
  • 18:00 Mozorro-lehiaketako partaideen desfilea, Kandelazubieta kiroldegian. Parte hartzeko egunean bertan izena ematea beharrezkoa da.
  • 19:00 Leioako 24. Mozorro-lehiaketaren sari-banaketa, Kandelazubietan.
  • 20:30 Jaiaren amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun