Leioako Aldapabarrena kaleko obrek trafikoan izango dute eragina, astelehenetik aurrera

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 3a, 12:35
© LEIOAKO UDALA

Leioako Aldapabarrena kaleko hobekuntza-lanak direla eta, Aterpe Gaztegunearen biribilgunea eta Ondizko Andra Mari kalearen artean dagoen zatia itxita egongo da, hurrengo astelehenean, martxoaren 6an. Hori dela eta, goizeko 08:00etatik aurrera ezin izango dira bertan kotxeak aparkatuta egon.

Lanak zuhaitzen mozketagaz hasiko dira; saneamendu-sarea eta errepidea eusten duen harresia kaltetu omen dituzte sustraiek, udal-iturrien arabera. Behin zuhaitzak moztuta, kalea berriz zabalduko dute.

Obrak egiten diren bitartean (hiru hilabete), beherako norabidean dagoen ezkerreko espaloia mugatuta egongo da oinezkoentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun