Kale-argiagatik %20 gutxiago ordainduko du Leioako Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 5a, 12:00

Argiteria publikoko kontratua izenpetu berri du Leioako Udalak Ferrovial-Electricidad Martin aldi baterako enpresa elkarteagaz. Hala, sozietate hori arduratuko da kaleko argiak berriztatzeaz, horien mantenu-lanez eta hornidura energetikoaz. Agintari leioaztarrek nabarmendu dutenez, "orain ordaintzen denaren %20 inguru gutxiago ordainduko du Udalak". 

Horren truke, esleipendutakoak sare osoa berriztatzeaz arduratuko dira, "luminarietatik bihurketa-zentroetara"; "leioaztarrek ez dute horregatik guztiagatik gehiago ordaindu behar izango", udal-iturriek azpimarratu dutenez. Agintarien berbetan, "onura ez da bakarrik ekonomikoa izango; izan ere, Udalaren energia-kontsumoa ere txikitu egingo da, eta udalerriko kale denetan A Kalifikazio Energetikoa lortuko da".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun