Leioako San Juan jaietako kartelak hauta daitezke Interneten

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 3a, 10:15
Aurkeztutako karteletako bat. © KULTUR LEIOA

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

Kartel irabazlea, interneteko eta epaileen boto gehiengoak jaso beharko ditu. 800 euroko sari bakarra egongo da eta barikuko 19:00etan emango da Leioako Gaztegunea aterpean, Aldapabarrena kalean.

Gainontzeko kartelakaz erakusketa antolatu da Kultur Leioako erakusketa-aretoan, ekainaren 23ra arte. Gainera, ekainaren 12an zapien lehiaketako erakusketa hasiko da, eta kartelen erakusketa hasi arte mantenduko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun