Antzerki-tailerra egingo da gaur Kultur Leioan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 5a, 15:00

Bariku honetan, gaur, antzerki-tailerra antolatuko du Barikuetan Jai programak, Kultur Leioako aterpean, 17:30etik aurrera. Askotariko materialakaz txotxongiloak egiteko aukera izango dute bertara hurbilduko diren umeek. Gero, talde txikiak osatuz, antzezlanak egingo dituzte.

Umeek eta familiek euskara kaleetan eta plazetan erabiltzea da Barikuetan Jai programaren helburua. Horregatik, barikuero jarduera bereziak egingo dira gure hizkuntzaren harreman-sareak zabaldu eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun