Euskaraldia

Euskararen Eguna ospatuko dute Leioako campusean

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 28a, 17:36

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna dela eta, EHUko Leioako campusean hainbat ekintza antolatu dituzte goizean zehar. Bertan, zuzeneko musika, berbaldiak, lehiaketak eta jolasak, karaokea eta talde-argazkia egongo dira. Hau dena Komunikazioko 200 ikasleen lanaren emaitza da.

Horregaz Euskal Herriko Unibertsitateak eta bertako gazteek euskara eta Euskaraldiarekiko duten jarrera eta konpromisoa islatu gura da, EHUko iturriek adierazi dutenez. Egun horretan egongo diren ekintzen artean, Ane Zugaza kantautorearen kontzertua egongo da. Ane Zugazak Harrapazank 2017 talentu-lehiaketa irabazi zuen, eta aurtengo azaroaren 22an Bilboko Kafe Antzokian abestu zuen.

Egitaraua

09:00 Campus-jira: Trikitilariak eta panderojoleak.

09:15 Hasiera ofiziala: sketcha: Iholdi Beristain (Go!azen) eta Iskandar Hamaway.

09:30 Hainbat jarduera eta sariketa: Mihiluze eta Euskaraketa, Mintzodromoa, Pasahitza, mikroipuinen lehiaketaren sari-banaketa, bideo-emanaldi laburra eta Maitasungramaren testuen irakurketa.

11:00 Karaokea eta talde-argazkia.

11:30 Flashmoba.

12:00 Trikitilariak eta bertsolariak.

13:00 Kontzertua, Mikel Laboa plazan, GKZen fakultateko atarian: Ane Zugaza bakarlaria, Oihane eta Ane, eta Naia Pereira eta Ainize Moreno.

14:00 Agurra. Azken musika-saioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun