Jendartea 2004-10-07 21:26

Hiru hilabetez egongo dira itxita Sakonetako igerilekuetako aldagelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bertan egingo diren berriztatze lanen ondorioz, urrian, azaroan eta abenduan egongo dira itxita Sakoneta kiroldegiko igerilekuetako aldagelak. Besteak beste, hormetan eta kabinetan, giro hezeetara bereziki egokitutako panelak jarri eta komunak eta dutxak aldatuko dituzte. Orain arte gresezkoa izan den zoruan, berriz, ez labaintzeko materiala jarriko dute. Horretaz gain, aldageletatik dutxetara zuzenean sartu ahal izateko gelen antolamendua aldatuko dute. Obrengatik egon daitezkeen eragozpenak direla eta, barkamena eskatu diete kirol instalazioen erabiltzaileei Leioako Udaleko zein Sakoneta Kiroldegiko arduradunek. Euren hitzetan, aldageletako "kalitatearen hobe beharrez" egiten ari dira lanak.
  Jendartea 2004-10-07 00:46

Bizkaibuseko berrantolaketa zerbitzuaren defizitarekin lotu du Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Besteak beste, bidaiari gutxien dagoen denbora tarteetan, Leioako EHUko campusera joan-etorriak egiten dituzten autobus zerbitzuak murriztu izana azaltzeko, agerraldia egin du gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan Eusebio Melero Garraio eta Lan Publikoetarako diputatuak (EAJ). Zenbait lineetan bidaiaririk ez egotearen eta gaur egun dagoen 48 milioi euroko defizitaren ondorio da Bizkaibus zerbitzuen berrantolaketa, foru arduradunak adierazi duenez. Unibertsitaterako autobusak murrizteaz gain, salneurriak igo eta linea batzuk kendu dituzte, Etxebarria-Markina-Arbatzegi eta Bilbo-Castro ibilbideak, hain zuzen ere. Dena den, aipatu neurriak "aldatu daitezkeela" aipatu du Melerok. Bere hitzetan, "bidaiaririk badago garraioa egongo da". PPk eta IU-EBk, aldiz, ez dituzte ontzat hartu azalpenak eta "aldaketak alderdi politiko guztien, Bizkaibuseko langileen eta bidaiarien iritzia kontutan hartu gabe egin izana" egotzi diote Garraio eta Lan Publikoetarako diputatuari. PSE-EEren hitzetan, "irizpide ekonomikoak baino ez" ditu kontutan hartu Bizkaiko Foru Aldundiak eta EAk "zerbitzu publikoa hobetzearen alde" egingo duela adierazi du. EAJk, bere aldetik, "harro" agertu da Bizkaibusek ematen duen zerbitzuarekin eta urtetik urtera honen aurrekontua handitzen joan dela gaineratu du.
  Ekonomia 2004-10-04 22:03

EHUrako autobusak kenduz Aldundia lan prekarietatea sustatzen ari dela diote Bizkaibuseko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gastu handiagoa eta auto-istripuak izateko arriskua dakarzkie ikasleei hainbat lineetan murrizketak egitea, sindikatuen ustez

Transportes Colectivos SA enpresak, bidaiari gutxien dagoen denbora tarteetan, Leioako EHUko campusera joan-etorriak egiten dituzten autobus zerbitzuen 20.000 ordu murriztu izana salatu dute, gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Saileko egoitzaren aurrean, Bizkaibuseko 60 bat langilek. "No a la supresión de lineas de UPV. No a la precariedad laboral" (EHUko lineen ezabatzerik ez. Lan prekarietaterik ez) irakur zitekeen pankarta eutsita, 9:00etan hasi eta ordu betez egon dira elkartuta, sindikatuen deialdiari jarraituz. Langileen ordezkariek azaldu dutenez, bidaiari gutxien dagoen denbora tarteetatik autobusak kendu eta puntako orduetako zerbitzuak areagotzen ari da enpresak, "langileak aldi baterako baino ez kontratatuz". "Legala bada ere, prekarietatea sustatzen dabiltza", kritikatu dute. Horretaz gain, ikasleek autobusaren zain bi ordutan baino gehiagotan egotera behartuta egoten dira edota kotxea erabiltzera, sindikatuen arabera. "Horrek eurentzako gastu handiagoa eta auto-istripua izateko arriskua dakar", diote.
  Ekonomia 2004-10-02 22:54

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira Bizkaibuseko langileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Astelehenean Bizkaiko Foru Aldundiko Bilboko Garraio bulegoen aurrean konzentratzera deitu dituzte Bizkaibuseko langileak Transportes Colectivos, SA enpresako sindikatuek. "Lan prekarietatea" salatzeaz gain, Leioako EHUko campusera doazen autobusen zerbitzuak murriztu izanagatik ere egingo dute protesta. 9:00etatik 10:00etara izango da konzentrazioa.


Gaiaren inguruko berriak:

Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek (2004 Ira 22)
  Jendartea 2004-09-30 23:07

Leioako enpresa batean indarrez lapurtzea leporatuta, bilbotar bi atxilotu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Irailaren 17an, Leioako industrialdeko enpresa batean, indarra erabiliz burututako lapurretaren ustezko bi egile atxilotu zituen atzo Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, Bilbon atzeman zituzten 24 urteko JL.M.C. eta 18 urteko I.D.S. gizonezkoak. Bilbotarrak biak. Ikerketen arabera, aipatu egunean, goizean, enpresara sartu eta 720 euro lapurtu zituzten bulegoetako tiraderetatik. Horretaz gain, jabeari eraso zioten eta beste bi emakumeri mehatxu egin zieten. Ertzaintzak hirugarren lapurraren bila dabil oraindik. Atxilotuak, berriz, Bilboko epaitegira eraman dituzte. Lapurreta aurrekariak dituzte biek.
  Iritzia 2004-09-27 23:10

Talante onaren munduan - Mikel Carramiñana / Mediaberri.com-eko koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egia da. Aukeran, gehienek nahiagoko dute Zapateroren fantasiazko mundua bibotedun amerikar zalearen historia eskola arrazistak baino. Nazio Batuen Erakundearen baitan zenbatetan aipatuko dute bakea hitza, sakoneko esanahirik gabe beti, ezinezkoa bihurtu dela benetako bakerik zer den jakitea. Inork gutxi espero du halako foroetan gizadiaren panazea izan daitekeen hitzik aipatzea, baina aitortu behar da Espainiako presidentearen diskurtsoa harridura keinuren bat eragin duela. Eskolako ume batek egindako idazlanaren antza antzeman diote askok, ulertu gabe politika ustela ez duela sekula izango gazte baten ametsek duten balioa.
  Kultura 2004-09-24 22:42

Paper margotu historikoen erakusketa ikusgai Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUk paper margotu historikoen erakusketa zabalduko du, irailaren 27an, 12:00etan, Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko Erakustaretoan. Ekimenaren arduradunek gaur jakinarazi dutenez, historian zehar Euskal Herriko etxebizitza ezberdinetako apainketan erabili diren paper horien jatorria eta bilakaera aztertu nahi dute, "Artea eta zientzia eskutik. Paper pintatu historikoen berreskurapena" erakusketan. Bertan, XIX. mendeko jatorrizko paper ezberdinak izango dira ikusgai, hala nola Baronako Dorrean izandakoak edota Donostiako etxebizitza batean 1929. urtean aurkitutakoak. Urriaren 15era arte egongo da ikusgai, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 18:00etara.
  Politika 2004-09-23 23:22

Presoen ikasteko eskubidea aldarrikatu du Etxeratek Leioako EHUko campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ikasten utzi dieten azken bost urteetan, ikasle presoei "faborezko traturik ez" zaiela eman adierazi du EHUko errektoreak aurkeztutako txostenak

Etxeratek elkarretaratzea egin du gaur Leioako EHUko campuseko errektoretzaren aurrean, euskal preso politikoek unibertsitatean ikasketak egiteko duten eskubidea aldarrikatzeko. Bildutako senitartekoen izenean, Paule Sudupek aipatu duenez, bi urtez EHUn ikastea galerazi diete ikasle presoei, "hirugarren urtez ikasturtea galtzera derrigortuko dituzte?", galdegin du. Ildo horretan, "ezintasunaren parekotzat" jo dute familiarrek EAEko erakundeak gai honen inguruan mantentzen ari diren jarrera. "Une honetan ez dago aitzakiarik presoei unibertsitatean matrikulatzeko eskubidea galerazteko", salatu du Sudupek. Hori dela eta, "organo gorena" denez, "gai honen konponbidea eta ikasle presoen eskubidea bermatzea, hau da, 2004-05 ikasturterako presoak matrikulatu eta lan akademikoa garantia guztiekin betetzea" eskatu diote EHUko Gobernu Batzordeari. Horretarako, gutuna helarazi diote errektoreari, Madilen hitzarmena sinatu dezala eskatuz.
  Kultura 2004-09-23 00:03

Herriko artistak izango dira protagonista Kultur Leioaren inaugurazioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kultur Leioa zentroaren irekiera ofiziala ostegun honetan izango da eta, besteak beste, udalerriko hainbat talderen emananaldiekin gozatu ahal izango dute, 19:30etatik aurrera, Jose Ramon Aketxe plazako areto berriaren inaugurazio ekitaldira gonbidatutakoek. Izan ere, Kultur Etxe horren aurreneko jardunaldirako, sona handiko artistak ekartzea baztertu dute udal arduradunek, "Leioako bertako musikari eta dantzariak izan daitezen protagonistak", Karmelo Sainz de la Maza alkateak adierazi duenez. Hortaz, 10 eta 17 urte bitarteko 45 neska-mutilez osatutako Kantika Korala taldea izango da ekitaldiari hasiera emateko arduraduna; eta Jon Beitia Dantza Konpainiak, San Juan Bautista Abesbatzak eta Leioako Gazte Orkestrak ere parte hartuko dute.
  Ekonomia 2004-09-23 00:01

Baliteke mobilizazioak egitea Leioako campuserako autobus gidariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaibus zerbitzuen ardura daukan Transportes Colectivos, SA enpresako langileek ez dute baztertzen mobilizaziorik egitea, EITB24 webguneak jakinarazi duenez. Izan ere, gaurtik aurrera, Leioako EHUko campusera doazen autobusan berregokitzea da, Bizkaiko Foru Aldundiak aginduta, eta bost enpresari eragingo dio. Ordurik jendetsuenetan ez da aldaketarik izango, bai ordea, horietatik kanpo. Hala ere, murrizketa itzela egongo dela uste dute TCSA konpainiako beharginek eta jende gehien ibiltzen den orduetatik kanpo ere izaten dela bidaiaririk esan dute. Gainera, azaldu dutenez, "Leioara iristea zaila dela eta zerbitzu murrizketak kalte egingo du". Ikasle sindikatuekin batzartu ziren joan den ostiralean, eta aste honetan beste hainbat bilera egingo dituzte euren artean, zer egin erabakitzeko.
  Iritzia 2004-09-22 00:08

Integrazioa, beharrezkoa? - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Denok irakurri dugu egun hauetan zehar Frantzian gertatzen ari dena "Zapiaren Legea"ren inguruan. Gauza horrelakoa da: zapia eramatea, gimnasiarik ez egitea, igerilekura ez joatea eta beste hainbat gauza eskatzen zituen erlijio musulmanak. Honek marjinazioa areagotzen zuen frantsesen eta arabiarren artean.
  Kultura 2004-09-14 00:13

Leioan eta Erandion ere ospatuko da Musikale 2004

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Basauri, Erandio, Leioa, Sestao eta Erandion egingo da, irailaren 17tik 19ra, "Musikale 2004" Kale Musikarien Nazioarteko IV. Topaketa. Besteak beste, Espainia, Frantzia, Eskozia, Boli Kosta eta Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako hamabi taldek parte hartuko dute, 154 musikarik guztira. Belén Greaves Bizkaiko Foru Aldundiko diputatuak gaur egindako aurkezpenean jakinarazi duenez, jarduera honen antolaketarako erabilitako 140.000 euroetatik, 40.000 foru erakundeak berak eman ditu.
  Iritzia 2004-09-13 14:22

Aldaketa sakonak datoz mundura - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri “Terrorismo” hitza erabiltzen duenak politika pentsatzea eragoztea du helburu. Areago, terrorismo internazionalaz mintzatzen denean. Azken termino honek egoera zehatzak, tokian tokiko gatazkak eta bertan inplikatuta dauden subjektu politikoak enoratu eta abstrakzio maila jasotzen du. Kokatu eta definitu ezin daitekeen fantasma baten inbokazioa dirudi. Horren arabera, gatazkek ez dute inolako kausarik, ezinda horietaz pentsatu ez eta soluziorik bilatu ere ez. Kontzeptu horrek gaur egungo antagonismo politikoa deskalifikatu eta desitxuratu nahi du, bere garaian “komunismo” hitzaren erabilera gehiegizkoarekin egin nahi izan zen bezalaxe.
  Kultura 2004-09-09 22:08

Parabellum taldeak emango du kontzertua Udondoko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Irailak 10an eta 11n Leioako Udondo auzoko jaiak ospatuko dira. Hauetarako Kraska gazte konpartsak jai batzordearekin batera egitarau zabala antolatu du asteburu osorako. Izan ere, Udondoko jaiak, jai herrikoien eredu aldarrikatu nahi dituzte gazteek, "auzoak eginak, auzoarentzat". Kraska konpartaskoen hitzetan, "Leioan, ohitura bihurtzen ari den modura udaletxea betikoa auzoak desegiten ari da etxebizitza garestiak altxatzeko asmoz. Udondo ere aurten horren adibide bihurtzen ari da, auzoa gutxinaka botatzen hasi baitira. Hala ere, Udondoko jaiak aurrera doaz". Besteak beste, Parabellun taldeak kontzertua emango du bihar, 23:00etatik aurrera.
  Jendartea 2004-09-06 23:42

Udondon "badaezpada" txandak antolatu dituzte, gaztetxea botatzeko asmoa dagoela heldu zaielako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aste honetan, Leioako Udondo gaztetxea botatzeko asmoa omen dagoela iritsi zaie eta bertan beti norbait egiteko txandak antolatu dituzte gazteek. Izan ere, Gaztesarea webguneari adierazitakoaren arabera, kezka guztiak astelehenean jasotako kontu batetik sortu dira. Bizilagun batek gazteei ohartari zien, gaztetxe parean lanetan dabiltzan indusmakinetako gidari batek, hamar egunera gaztetxera joateko aginduak zituela esan ziola.
  Iritzia 2004-08-25 23:07

Jai herrikoien inguruan - Mikel Carramiñana / Mediaberri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bukatu da Euskal Herriko hiriburuetako jai handien aldia, ez ordea uda, eta askotan errepikatzen den jai herrikoien gaiaren inguruan hausnartzea interesgarria izan daiteke; Hegoaldeaz behintzat. Bilboko Aste Nagusia izan da azkena eta aldi berean, kutsu herrikoi eta partaidetzaren paradigma izaten jarraitzen duena. Hainbat berezitasun izan ditu gainera Bilboko Aste Nagusiak, izan ere, Konpartsen eta Udalaren arteko harremanak tirabirak izan zituen Inauterietan eta azken Santomasetan. Horri lotuta azaldu zen gerora Udal taldearen erabakia jaien hasiera eguna astebete aurreratzen, ohiturak agintzen zuenarekiko.
  Iritzia 2004-08-24 20:10

Osasuna beste gauzen gainetik - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ia bi urte pasa dira Prestige itsasuntzia hondoratu zenetik. Garai hartan hondartza asko itxi ziren, baina uda heltzean eta turismoaren igoerarekin batera, berriz ireki ziren.
  Iritzia 2004-08-11 19:21

Zer nahi du emakume batek? - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Freudekin hasi eta Lacaneraino iritsita psikoanalisia alderik alde zeharkatu duen galdera honi ez diote oraino diziplina horretan erantzunik aurkitu. Horrek badu bere barne-logika ezen psikoanalisiak ez baitigu guztia jakiten uzten, inkontzienteak ez duelako guztia esaten. Eta ez-guztia (dena ez den) horren irudi nagusia emakumea da.
  Iritzia 2004-07-24 23:11

Demokraziaren bermeak - Mikel Carramiñana / Mediaberri.com

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ez da asmakuntza berririk, baina azken aldian entzutetsu ari dira zabaltzen ikerketa-batzordeak, mundu osoan zehar gainera. Badirudi era arrakastatsua dela demokrazien purutasuna, eraginkortasuna eta fidagarritasunaren bermea erakusteko. Gizartearen inozotasuna ordea, benetan dena baino askoz sakonagoa dela uste behar dute politikoek. Ikerketa baten helburua, Sherlock Holmes izateko asmorik gabe, ondorio jakin batzuetara heltzea izan beharko litzateke. Are gehiago, ondorio horien arabera, ikertua izan den objektuarekiko ardurak edota erruak zehaztu beharko lirateke. Hara non, eta ondorengo ikerketa-batzorde zerrendetatik (Irailak 11ko atentatuak AEBetan, Martxoak 11ko atentatuak Espainian eta Irakeko Gerra Erresuma Batuan zein Estatu Batuetan) bakar batean ere ez dela agintari politikoren erantzukizunik agertu. Ondoriorik lazgarrienek, kudeaketan edo prozeduretan akats edo okerren bat egon izana salatzen dute, baina errua inori leporatu gabe.
  Iritzia 2004-07-20 23:32

Ohitura atzerakoi samarrak - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur kontatu gura dut joan den astean gertatu zitzaidan gauza harrigarri bat. Azterketak bukatu zirenean, lagun batzuekin Bartzelonara joan nintzen. Bertan, museoak, eleizak, hondartzak... ikustera joan ginen; baina Katedralean ez ziguten utzi sartzen.

Nabarmenak

Zorion agurrak