Kultura 2004-05-27 23:27

Lamiakoko Maskaradak 25 urte beteko ditu bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtero bezala, Lamiakoko kaleak hartuko dituzte, maiatzaren azken ostiralean, Marik, Akerrek, Ingumak eta beste hainbat pertsoi mitologikok. Gainera, aurten, maskaradaren 25. urteurrena ospatzen da. 17:30etik aurrera eta gaua bitartean, magiaz beteko dituzte Leioako auzo horretako txoko guztiak.
  Iritzia 2004-05-26 23:55

UPV-EHUtik aurrera begira - Iñaki Antiguedad / EHUko errektoregai izandakoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar Juan Ignacio Perez errektore berriaren agintaldiko lehenengo klaustroa egin eta UPV-EHUko Gobernu Kontseilua berriztatuko da. Honen harira gogoratu nahi dut errektoretzarako gure hautagaitza jendaurrean aurkeztu genuenean argi azaldu genuela gure erronka zein zen: unibertsitate honek iraganetik itsatsita zekarren inertziari, egunerokoan arlo askotan nabari den inertziari, astindu gozoa nahi genion eman, irakaskuntza-sistemaren erakunde gorenaren orain arteko norabidea ardatz estrategiko berri baten bidean ipintzeko erreferente unibertsitarioa sortuz. Hau da, unibertsitatea, oro har hartuta baina UPV-EHU hau berau ere, zer esanik ez, barnera zein kanpora begira ulertzeko mugarri berriak jartzen nahi genuen hasi, geroaren abiapuntu. Horretara zetorren gure leloa kanpainan: Bestelako unibertsitatea posiblea da. Euskal Herriko Unibertsitatea Izenetik Izanera.
  Kultura 2004-05-26 23:52

Euskal Herriko 16 talde bihar abiatuko den Leioako Umore Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri (Argazkia: La Ressistens taldea)

Orain dela bost urte Umore Azoka sortu zenetik, hainbat izan dira Leioako kaleetan euren antzezlanak eskaini dituzte euskal taldeak. Izan ere, ordutik hona, Euskal Herrian egiten den kale antzerkia erakustea eta bultzatzea izan da antolatzaileen helburuetako bat. Aurten ere, bertan arituko diren 46 konpainietatik 16 dira Euskal Herrikoak, eta hemezortzi ikuskizun aurkeztuko dituzte. Gainera, talde horietatik seik euren antzezlanik berrienak eskainiko dituzte, maiatzaren 27a eta 30a bitartean.
  Iritzia 2004-05-24 23:56

Estatuen Europan herritarrik ez - Mikel Carramiñana / Mediaberri koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Espainiarrak mendeko ezkontzak liluratuta jarraitzen duten bitartean, Madriletik harri berberak, ia errepikatuak, jaurtitzen dira Euskal Herrira. Biztanleko euro erdia gastatzea barkatzeko kontua litzateke, ordainean demokrazia eta askok ospatutako egoera politikoaren aldaketa izpirik balego. Baina esan bezala, beste hauteskunde batzuk heldu eta milaka euskal herritarren oinarrizko zenbait eskubide urratuko dira berriro. Herritarren Zerrenda ez du izango Europar hauteskundeetara aurkeztea, auzitegi konstituzionala kontrakoa erabakitzen ez badu behintzat. EAJk erabaki honen aurka agertu arren, ezin jakin Ibarretxe lehendakariak Juan Carlos, Zapatero edo Bono bezalako lagun agurgarriekin gaiaz mintzatu ote zen Asturiaseko printzeen festa zoragarrian.
  Iritzia 2004-05-21 23:34

Gastuak, xahutzaileak eta promesak - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur 2004ko maiatzaren hogeitabian Felipe printzipearen eta Letizia Ortizen arteko eskontza erreala ospatuko da.

Milaka pertsona telebistatik ikusten egongo dira, eta beste ehundaka Madrileko La Almudenarantz hurbilduko dira zeozer ikusi ahal izateko.

Bitartean, Madril osoa poliziagaz inguraturik egongo da. Gobernuko buruek, famili erreal osoa, TVEko Letiziaren lankideak, bikotearen lagunak... izugarrizko ospakizuna egingo dute. Janariak 250.000 euro (40 milioi pezeta baino gehiago) kostatuko du, familia errealaren jantziak, beste hainbat euro, eskontza osoak 20 milioi euro, eta guzti hau guk ordaintzen dugu.
  Hezkuntza 2004-05-21 23:22

Kargurik gabe aske dira EHUn atxilotutako 39 lagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Euskaldunon Egunkaria"ren itxiera salatzeko EHUn egindako itxialdian atxilotu zituzten 38 ikasleak eta irakaslea kargurik gabe aske utzi ditu Getxoko epaitegiak. Epaiak dioenez, epaiketan ez da frogatu "desobedientzia" deliturik egon zenik, fiskalak zioen bezala.

EHUko 39 ikasleak absolbitu dituzte - Berria (2004 Mai 21)

  Kultura 2004-05-21 23:22

Dantza arloan euskara bultzatu dutenak omenduko ditu Ibilaldia 2004k

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ren aurkezpen ofiziala egin dute gaur Bilbon. Jakina denez, Bizkaiko ikastolen aldeko festa maiatzaren 30ean ospatuko da, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolek antolatuta, "Alkarregaz heldu" lelopean. Ibilaldietan, azken urteetan ohitura denez, gizarteko hainbat esparrutan euskara bultzatzen aitzindari izan diren lagunak eta elkarteak omentzen dituzte, eta aurten, dantzaren arloan euskara eta euskal kultura sustatu dutenak izango dira omenduak.
  Kultura 2004-05-21 23:21

Kaleko Artisten Umore Azokak 50 konpainia inguru bilduko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Maiatzaren 27, 28, 29 eta 30ean Umore Azoka ospatuko da Leioan. Mundu osotik etorritako berrogeita hamar konpainiak hartuko dute parte; arte eszenikoen profesionalak izango dira bertan. Besteak beste, lau egunetan zehar, 120 ekitaldi egingo dira. Hamaika kaleko eszenatoki izango dira herrian eta guztira, 10 estreinaldi aurkeztuko dira. Gainera, aurtengo edizioko berrikuntzen artean, berez Kultur Leioa areto berria irailan zabaldu behar duten arren, bertako auditoriuma inauguratuko dute Azokako ekitaldiak egiteko.
  Politika 2004-05-20 23:48

Herritarren Zerrenda aurkeztu dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Mikel Etxaburu: "Europa gorri, berde eta morea nahi dugu"

Europar Batasunera eraman nahi dituen proposamenak aurkeztu zituen atzo, maiatzaren 19an, EHUko Leioako campusean, Herritarren Zerrendak. Horretarako, HZren bi bozeramaile bertaratu ziren Liburutegiko Hitzaldi Aretora: Mikel Etxaburu eta Sonia Gonzalez. HZk Europar soziala helburu duela azpimarratu zuen, beti ere, Euskal Herritik abiatuta.
  Hezkuntza 2004-05-20 23:02

Ikasketa gelak zabalduko dira azterketa garaiko asteburuetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azterketa garaiko asteburuetan, ikasleentzako ikasketa gelak egongo dira zabalik, EHUko Bizkaiko campusean. Zehazki, Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikasgelategian, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Eraikin Nagusiko beheko solairuan, eta Bilboko Ingeniari Industrialen eta Telekomunikazioen Goi Eskola Teknikoko Ikasketa Aretoan irekiko dira gelak. Ikasketa gelak 9:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte egongo dira irekita, maiatzaren 22, 23, 29 eta 30ean, eta ekainaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an. Halaber, Leioan, Liburutegi Nagusia ere irekiko da larunbatetan , goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
  Kultura 2004-05-13 00:21

Holokaustoari buruzko obra dela eta, Leioako "Umore Azoka" kritikatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Führer" izenburua daukan Holokaustoaren inguruko kale antzezlanak Arturo Aldekoa Bizkako Batzar Nagusietako PPko ahaldunaren kritika piztu du gaur. Maiatzaren 28an, Leioako "Umore Azoka" jaialdiaren barruan eskaini behar duten emanaldia "seriotasun eskasekoa" jo du popularren ordezkariak, aktoreek "hankapaluak eta piroteknia jokoak erabiltzen dituztelako". Berak adierazi duenez, "egileen esanetan, nazien eskutik judutarrek jasan zuten genozidioaren hausnarketa poetikoa da" Bizkaiko Foru Aldundiak eta Leioako Udalak diruz lagundu duten ekitaldia.
  Iritzia 2004-05-11 23:38

Zaharrak berri? - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gizakion zeregin anitzen barruan, eskuartean merezi duen zerbait dugunean behintzat, garrantzi biziki inportantea izan du betidanik berritasunaren arazoak. Zein da eginda dagoenaren, sobera ezagutzen dugunaren eta egin nahi dugun berriaren arteko erlazioa?
  Politika 2004-05-11 22:33

Zapaterori postalak bidaltzeko kanpaina abian jarri du Leioako EAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko gatazkari elkarrizketa bidezko irtenbidea eskatzeko asmoz, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari postalak bidaltzeko abian jarri duten kanpaina aurkeztu dute gaur Leioako EAko zinegotziek. Aipatutako postalak frankeatuta daude jada eta EAko kideek eurek arduratuko dira banatzeaz. Halaber, kanpiana Nerbioi itsasadar eskuinaldeko gainontzeko udalerrietara zabaltzea ez dute baztertzen Leioako zinegotziek.
  Hezkuntza 2004-05-11 22:06

"Detektibeak, ikertzaileak edo kazetariak?"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Izenburu hori hartuta, hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, EHUko Leioako campusean, 9:30etatik aurrera, Montserrat Quesada Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Kazetaritza Berezituan katedradunak. Hain zuzen ere, ikasle guztiei kazetaritza berezituaren ikuspegi hurbila ematea da ekitaldiaren helburua. Kazetaritza Fakultateko Gradu Aretoan egingo da hitzaldia.
  Politika 2004-05-10 23:09

Katalunia eta Euskal Herria Europa berriaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Armengol: "Ezkertiar independentista katalanek kalean egindako lanari probetxua hartu dio ERCk"

Europa berriaren testuinguruan Katalunia eta Euskal Herria bizi duten egoeraz aritzeko izan dira Endavant taldeko Francesc Armengol eta Joseba Alvarez, ezker abertzaleko kidea, Leioako Campusean. Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak, GITE-IPES elkarteak, antolatutako hitzaldian Kataluniako ezker independentistari hurbilketa egin diote, euskal egoera politikoa aztertzearekin batera.
  Jendartea 2004-05-05 20:48

Garapenerako lankidetza 14 egitasmo diruz lagunduko ditu Leioako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udal aurrekontuen ehuneko 0,7a horretara bideratzeko hartutako konpromisoari esker, garapenerako lankidetza 14 egitasmori dirulaguntza eman die Leioako Udalak. Eskaera guztiak aztertu ondoren, 176 mila euro banatzea erabaki du Gizarte Ongizate Sailak. Karmelo Sainz de la Maza alkateak nabarmendu duenez, "Sahararako egitasmoetarako bideratu dituzte dirulaguntzarik oparoenak". Izan ere, Fath izena duen udalerriko gobernuz kanpoko erakundeak 10 mila euro jasoko ditu udan saharar umeak gure artean hartzeko. Horretaz gain, basamortuko errefuxiatu-guneetan, laguntza humanitarioko hainbat proiektu garatu ahal izateko 23 mila euro gehiago emango dizkiote GKE horri.
  Kultura 2004-05-05 20:17

EHUko Abesbatzak Ibilaldia Kulturalean hartuko du parte bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Enrique Azurzak zuzentzen duen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Abesbatzak eta Leioako San Juan Bautista Koruak, Basilio Astúlezen zuzendaritzapean, doako kontzertu bat eskainiko dute bihar, udalerri horretako Musika Eskolako Auditorioan, 20:00etan hasita, Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldi kulturalen baitan. Kontzertu honetan, koru bakoitzak errezitaldi bat eskainiko du, eta azkenean pieza batzuk abestuko dituzte batera.
  Hezkuntza 2004-05-03 21:52

Kazetaritza digitalari buruzko jardunaldiak inauguratuko ditu bihar EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Kazetaria lan-merkatuaren aurrean" izenburuko jardunaldien bigarren edizioa inauguratuko du bihar, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Gradu Aretoan, 9,30etik aurrera, EHUko Kazetaritza Saila II-k. Prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, "Kazetaritza Digitala: azaleratzen doan merkatu baten araudia" izango da hitzaldietan landuko den gaia.
  Hezkuntza 2004-04-29 22:53

Interneteko Publizitatearen IV. Jardunaldia antolatu du ostiral honetan EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Interneteko Publizitatearen IV. Jardunaldia egingo da bihar, "Sormen interaktiboa" goiburuarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio Sailak antolatua. Ekimena EHUko Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan izango da.
  Jendartea 2004-04-29 16:40

Abantzadan Pesako autobus baten sutea ikertzen ari da Ertzaintza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kiskalita amaitu zuen Pesa konpainiako autobusean suteak zerk eragin zuen ikertzen ari da Ertzaintzak. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, atzo 23:40an erretzen hasi zen ibilgailua, Abantzada errepideko albo batean aparkatuta zegoela. Zauriturik ez zen egon, baina autobusaren ondoan zegoen kamioi batek kalteak jasan zituen.

Nabarmenak

Zorion agurrak