EAJ gailendu da Uribe Kostan, eta EH Bilduk boto kopurua nabarmen handitu du
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Iker Rincon Moreno api 22, 09:41 Uribe Kosta

EAJ izan da berriro ere Eusko Legebiltzarrerako indar bozkatuena Uribe Kostan; 36.208 boto jaso dituzte jeltzaleek, boz guztien % 40,5 pilatuta. Atzetik, EH Bildu izan da babes gehien izan duena, 22.658 boto pilatuta (% 25,3). Herriz herri, 2020an bezala, udalerri guztiek izan dute EAJ alderdi bozkatuena, Lemoiz izan ezik, 2024 honetan EH Bildu izan baita boto-paper gehien jaso dituena bertan. Bizkaian, hala, jeltzaleek aurreko bozetan baino 22.000 babes gehiago lortu duten arren, eserleku bat galdu dute, eta 11 pilatu, EH Bilduren aurretik, 8 irabazi dituenak, aurrekoan baino bi gehiago (ia 50.000 boto gehiago jaso ditu).

Eskualdeko taldeek ez dute lortu Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoetara pasatzea

Erredakzioa api 22, 12:52 Leioa   Urduliz

Lagun giroan jokatu zituzten zapatuan Bizkaiko Taldekakoa bertsolari txapelketako Leioako eta Urdulizko saioak. Lehenengoan Troiako zaldia taldeak eta bigarrenean Durangalduek taldeak lortu zuten maiatzaren 25ean jokatu diren finalaurrekoetarako txartela.
Kultur Leioa, Leioa
Berango Gazte Lab, Berango

AEMET-ek emandako informazioa