Kultura  Leioa 2018-11-19 11:41

Zinema-iruzkina: "Carmen y Lola"

Izaskun Rodriguez

Zinema-iruzkina: "Carmen y Lola"

Arantxa Echevarríak, gidoilari, ekoizle edo teknikari lanetan 27 urte eman eta gero, aurten estreinatu du bere lehenengo film luzea zuzendari modura: “Carmen y Lola”, emakume ijito biren arteko amodio-istorioa.

  Euskara  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2018-11-16 10:58

Tokiko hedabideak: zeintzuk dira hurbileko kazetaritzaren erronkak?

Zer aukera daukate tokiko hedabideek, eta bereziki euskaldunek, gaur egungo komunikazio-munduaren zurrunbiloan lehiatzeko eta aurrera egiteko? EHUren Leioako campusean bildu ditugu hainbat aditu, galdera horri erantzuten ahalegintzeko: Jone Guenetxea Tokikomeko presidentea, Jabi Zabala Bilbo Hiria irratiko kazetaria, eta Maria Gonzalez Gorosarri EHUko ikertzailea. Hona hemen esandakoen laburpentxoa.

  Politika  Leioa 2018-11-15 17:25

Zigor-eskaera nabarmen jaitsi diote Iñaki San Juan Leioako zinegotzi ohiari

Zigor-eskaera nabarmen jaitsi diote Iñaki San Juan Leioako zinegotzi ohiari

De Miguel edo Miñao auziko fiskalak diren Josu Izagirrek eta Manuel Pedreirak nabarmen murriztu dituzte auziko inputatu nagusien zigor-eskaerak. Besteak beste, 2000tik 2004ra Leioako Kultura zinegotzia izan zen Iñaki San Juanentzat 19 urteko eta hilabete biko espetxe-zigorra zuen eskatua fiskaltzak, baina zazpi urtera murriztu diote orain.

  Jendartea  Leioa 2018-11-15 16:18

Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari, adin txikiko batez sexualki abusatzeagatik

Argia.eus

Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari, adin txikiko batez sexualki abusatzeagatik

Bizkaiko Auzitegiak hamaika urteko espetxe-zigorra, beste hamaika urteko inhabilitazioa eta biktimarengandik hamabost urteko urruntze-agindua ezarri dio irakasleari, sexu abusu delitua egotzita.

  Jendartea  Leioa 2018-11-09 11:57

Mahai-ingurua: "Tokiko hedabideak: hurbileko kazetaritzaren erronkak"

Mahai-ingurua: "Tokiko hedabideak: hurbileko kazetaritzaren erronkak"

Tokiko hedabideen erronkei ipiniko die arreta HIRUKAren jardunaldien bosgarren saioak, azaroaren 15ean, eguenean, EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko entzungelan, goizeko 11:00etatik aurrera. Jone Guenetxea Tokikomeko presidenteak, Maria Gonzalez Gorosarri EHUko ikertzaileak, Jabi Zabala Bilbo Hiria irratiko kideak eta Unai Brea HIRUKAko kazetariak parte hartuko dute mahai-inguruan.

  Politika  Leioa 2018-11-14 11:53

Jokin Ugarte Egurrola izango da Leioako EH Bilduren alkategaia

Jokin Ugarte Egurrola izango da Leioako EH Bilduren alkategaia

Hurrengo udal-hauteskundeei begira, zerrenda anitz eta zabala osatzeko borondatea adierazi du Leioako EH Bilduk. Hala, 2011tik zinegotzia den Jokin Ugarte Egurrola irakaslea aukeratu dute zerrendaburua izateko. "Bere esperientzia eta gure herri-proiektuarekiko daukan konpromisoa ezinbestekoak izango dira", adierazi dute ezkertiarrek.

  Ekonomia  Leioa 2018-11-14 11:38

Leioako Udalak 16 pertsona kontratatuko ditu

Leioako Udalak 16 pertsona kontratatuko ditu

Lanbideren bitartez, Leioako Udalak 16 pertsona kontratatuko ditu tokiko 2018-2019 Enplegu Planaren barruan. Egitasmoak zenbait jarduketa-ildo ezartzen ditu enpleguaren sustapenerako, Leioaren garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan eragina izango duten proiektuen bitartez, "Auzoko laguntzaileak" eta "Leioako udalerriko ardatz estrategikoen indarketa" ekimenen bidez.

  Hezkuntza  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2018-11-14 09:07

Martxoaren 8an ikasle biri eraso zien irakaslea hilabetez zigortuko du EHUk

Martxoaren 8an ikasle biri eraso zien irakaslea hilabetez zigortuko du EHUk

EHUk lana eta soldata kenduko dizkio, hilabete batez, joan den martxoaren 8an ikasle bi makilaz jo zituen Medikuntza Fakultateko irakasleari. Erasoa jasandako emakumezko biak greba feministaren mobilizazioetan parte hartzen zebiltzan.

  Kultura  Leioa 2018-11-13 13:33

Nazio Batuen 2030 Agendari buruzko erakusketa Leioan

Nazio Batuen 2030 Agendari buruzko erakusketa Leioan

Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailak eta EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2030 urteari begira garapen iraunkorrerako markatu diren helburuei buruzko erakusketa ipini dute Ondiztorren; azaroaren 16ra arte izango da ikusbide.

  Jendartea  Leioa 2018-11-12 15:51

Ustezko etxe-lapur bi atxilotu dituzte Leioan

Ustezko etxe-lapur bi atxilotu dituzte Leioan

Leioako Udaltzaingoaren laguntzaz, 20 eta 37 urteko gizonezko bi atxilotu zituen Ertzaintzak, joan den barikuan, gutxienez Bilboko, Getxoko eta Leioako hiru etxebizitzatan egindako lapurretakaz zerikusia daukatelakoan. Arrastatuak delitu-modalitate horretan espezializatutako talde bateko kideak izan daitezke, polizia-iturrien arabera; Bizkaian egindako hainbat lapurretegaz harremana daukaten ikertzen dabiltza.

  Jendartea  Leioa 2018-11-10 08:00

Berdintasunaren bidean, herritarren partaidetza lantzen dabiltza Leioan

Berdintasunaren bidean, herritarren partaidetza lantzen dabiltza Leioan

Urriaren akabuan hainbat eragilegaz lan-batzarrak egin ostean, azaroan berdintasun-planaren zirriborroa landuko du Leioako Udalak. Urte-akaburako prest egotea espero dute, Udalbatzak onar dezan.

  Hezkuntza  Leioa  Uribe Kosta 2018-11-09 09:40

Leioako Ikasle Feministek martxoaren 8an jasan zuten erasoa salatu dute beste behin, EHUren "jarrera pasiboa" azpimarratzeko

Topatu.eus

Leioako Ikasle Feministek martxoaren 8an jasan zuten erasoa salatu dute beste behin, EHUren "jarrera pasiboa" azpimarratzeko

Martxoaren 8an, emakumeak* grebara deitzeko "hardbass"-a egin zuten fakultateetan, eta irakasle batek euretako bi kide bastoi batekin jo zituen. Gaur egun, irakasle horrek fakultatean jarraitzen duela salatzen dute Hainka Leioako ikasle feministek.
  Kultura  Leioa 2018-11-07 13:19

"La maldición de los hombres Marlboro" dantza-ikuskizuna etzi Leioan

"La maldición de los hombres Marlboro" dantza-ikuskizuna etzi Leioan

Bariku honetan, azaroaren 9an, Excéntrica Producciones konpainia andaluziarrak sortutako "La maldición de los hombres Marlboro" dantza-ikuskizuna egongo da Kultur Leioako entzungelan. Hitzordua 20:30ean ipini dute, eta sarrera 7,50-15 euroan egongo da.

  Jendartea  Leioa 2018-11-05 16:49

Tuberkulosia aurkitu diote Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle bati

Tuberkulosia aurkitu diote Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle bati

Osakidetzak jarduketa-protokoloa martxan ipini du, Bizkaian tuberkulosi-kasu bat baieztatu ostean; Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean ikasten dabilen pertsona bat da, EHUk berak baieztatu duenez.

  Jendartea  Leioa 2018-10-31 17:49

Leioako campuseko guardiek Leioatik! komunikabidea zentsuratu dute

Leioako campuseko guardiek Leioatik! komunikabidea zentsuratu dute

Leioatik! komunikabideko kide bati oldartu eta sakelako telefonoa indarrez kendu dio gaur Delta enpresako guardia batek, Leioako campusean. Leioatik!-ek zuzenean jardun du gaur, guardien eta ikasleen arteko tentsioaren bideo-jarraipena egiten. Modu berean, ikasle bat identifikatu dute zaindariek, zihoan autobusa geratu ondoren.

  Euskara  Leioa 2018-10-30 11:21

Azaroaren 17an ere Ahobizi eta Belarriprest izango direnen trebakuntza-saioak Leioan

Azaroaren 17an ere Ahobizi eta Belarriprest izango direnen trebakuntza-saioak Leioan

Ahobizi eta Belarriprest izango direnen hurrengo trebakuntza-saioa azaroaren 7an (eguaztena) egingo dute Kultur Leioako prentsa-aretoan, 19:00etatik 20:00etara arte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gauza bera egingo dute azaroaren 17an (zapatua), 11:00etatik 12:00etara arte, Lamia AEK euskaltegian.

  Kultura  Leioa 2018-10-30 10:35

Zazpi Mikologia Elkartea, Leioa 2018 Saria

Zazpi Mikologia Elkartea, Leioa 2018 Saria

Zazpi Mikologia Elkarteak Leioa 2018 Saria jasoko du gaur. Ikur horrek, perretxikoetarako zaletasuna hedatzera bideratutako ibilbide osoa aintzatesten du, herriko elkarteak 25. urte bete dituen honetan, udal-iturriek azpimarratu dutenez. Mari Carmen Urbieta alkateak emango die saria, Artatza Jauregiko ateak irekitzen dituen Leioako Eguneko ohiko topaketan.

  Kultura  Leioa  Plentzia  Uribe Kosta 2018-10-29 17:17

Aitor Bizkarra nagusitu da Plentziako bertso-kanporaketan

Aitor Bizkarra nagusitu da Plentziako bertso-kanporaketan

Aitor Bizkarra bertsolari abadiñarrak irabazi zuen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketak Plentziako Jai Alai frontoian jokatutako kanporaketa. Peru Vidal bertoko ordezkaria laugarren postuan geratu zen.

  Kultura  Leioa  Plentzia  Uribe Kosta 2018-10-26 12:35

Peru Vidal: "Ez dut inor arerio moduan ikusten"

"Sorpresak egon dira aurreko saioetan eta honetan ere egon daitezke". Horrela laburbildu du Peru Vidal Gurrutxaga bertsolariak domekan Plentzian jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa. Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kidea etxean jokatuko du: Leioan bizitza gehiena eman arren, Plentzian jaioa da.

  Jendartea  Erandio  Leioa 2018-10-25 16:25

Zientziari emandako gorpuen azken habia

Unai Brea

Zientziari emandako gorpuen azken habia

"Hemen hilak birsortzen dira/biziei laguntzeko ametsaz", azaltzen dio plaka batek Bizitzaren Basoan sartzear dagoenari. Hamabost urte bete dituen monumentu hau da azken geltokia euren gorpua ikerkuntzarako eman zuten askorentzat.

Nabarmenak

Zorion agurrak