HAPOa osatzeko herritarren iritzia bildu gura du Lemoizko Udalak

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 23a, 10:55

Lemoizko Udalak Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (HAPO) osatzen hasi da. Hala, aurretiazko lanen barruan, herritarrek udalerriko ekipamendu eta azpiegiturei buruz duten iritzia eta balorazio ezagutzeko inkesta bat zabaldu dute.

Horretarako, Bizilanek gidatutako idazketa taldeak inkesta bat egingo dio udalerriko auzotarren lagin adierazgarri bati. Inkesta lan horiek joan den astelehenean, hilaren 21ean, hasi zituzten.

Hala, egunotan zehar, hainbat lemoiztarrek elkarrizketatzaile baten bisita jasoko dute; hori ezin bada, telefonoz egingo dute galdeketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun