Politika  Getxo  Lemoiz 2016-05-10 13:45

Sanchez eta Zuluetaren kontrako auzia salatuko dute gaur Areetan

Sanchez eta Zuluetaren kontrako auzia salatuko dute gaur Areetan

Oscar Sanchez eta Arantza Zulueta abokatu itzubaltzetarrak eta lemoiztarrak deklaratu beharko dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, beste 45 euskal herritarrakaz batera. Eloy Velasco magistratuak denei leporatu die ETAko kide izan edo bera laguntzea, eta gaur hartuko die 47 lagunei lehen deklarazioa. Hala, egoera hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du gaurko Libre egitasmoak, arrastiko 20:00etarako, Areetako Xake plazan. Librek dioenez, presoen aldeko mugimenduetan lan publikoa egin dute auziperatu gehienek.

  Jendartea  Lemoiz 2016-05-06 12:29

Euskarazko udalekuak egingo dituzte Lemoizen

Astelehenean, hilaren 9an, irekiko dute Lemoizko euskarazko udalekuetan izena emateko epea. Hala, interesa dutenek, maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena, Lemoizko kultur etxean edo euskera2@uribekosta.org helbide elektronikora izen-emate orria behar bezala beteta bidalita. Udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean izango dira.

  Politika  Getxo  Lemoiz  Uribe Kosta 2016-04-22 17:15

Sanchez eta Zulueta auziperatu dituzte makrosumario berrian

Sanchez eta Zulueta auziperatu dituzte makrosumario berrian

Oskar Sanchez eta Arantza Zulueta abokatu itzubaltzetar eta lemoiztarra daude Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko instrukzio-epaileak gaur auziperatu dituen 47 euskal herritarren artean. Magistratuak denei leporatu die ETAko kide izan edo bera laguntzea eta maiatzaren 10erako deitu ditu lehen deklarazioa hartzeko. Presoen aldeko mugimenduetan lan publikoa egin dute auziperatu gehienek.

  Politika  Lemoiz 2016-04-20 16:58

Lemoizko zentral nuklearreko lurrak berreskuratzea gura dute Batzar Nagusiek

Lemoizko zentral nuklearreko lurrak berreskuratzea gura dute Batzar Nagusiek

Bizkaiko Batzar Nagusiek ahalmena duten instituzioei, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Lemoizko Udala, udalerri horretako zentral nuklearrak okupatzen dituen lurrak berreskuratzeko "eman beharreko pausoak" eman ditzaten eskatzea onartu dute. EH Bilduk aurkeztu du horretarako mozioa, eta talde guztiak horren alde agertu dira, PP izan ezik, kontra bozkatu baitu.

  Politika  Lemoiz  Sopela 2016-04-20 13:03

Hemeretzi urte arteko espetxe zigorra eskatu dute Arantza Zulueta eta beste zortzi lagunentzat

Hemeretzi eta zazpi urte arteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak 2010ean atxiloturiko bederatzi abokatu eta presoen alde ziharduten ekintzaileentzat. Lemoizko bizilagun Arantza Zulueta abokatuarentzat, hemeretzi urteko zigor-eskaera eskatu du Jose Perals fiskalak, "erakunde terroristako kide izatea" eta armak zein lehergailuak edukitzea egotzita, Argia astekariak zabaldu duenez.

2016-04-17 23:54

GEDren batzar irekia Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

GEDren batzar irekia Lemoizen

Lemoizko Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du herri kontsulta egin ala ez erabakitzeko.

  Jendartea  Gorliz  Lemoiz  Plentzia 2016-04-17 11:00

Foru Aldundiak Mungiarako autobus-zerbitzua luzatuko du

Iazko ekainaren 1ean, Bizkaibuseko A3537 lineak bete zuen lehenengoz Plentzia eta Mungia arteko ibilbidea. Autobusak Gorlizi eta Lemoizi ere egiten die zerbitzua, Maruri-Jataberi eta Gatikari legez. Bizkaibus hori behin-behinean ipini zuen Foru Aldundiak, lineak erabiltzaile nahikorik izango lukeen jakiteko.

  Kirolak  Lemoiz 2016-04-15 11:29

Bizkaia Kosta Trail jokatuko da Lemoizen, domekan

Bizkaia Kosta Trail jokatuko da Lemoizen, domekan

Domekan, hilaren 17an, Lemoizek hartuko du BKT Bizkaia Kopa Trailen bigarren etapa. Daborduko dortsal denak agortu dira, eta ez da, beraz, izen-ematerik egongo probaren egunean. BKT mendi-kirolaren liga da; zortzi etapa ditu, eta kirol-osagai lehiakorrak zein ez lehiakorrak batzen ditu.

  Kirolak  Lemoiz 2016-04-06 18:05

Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoak Arabara doaz domekan

Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoak Arabara doaz domekan

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz irteera berria prestatu du domeka honetarako. Interesdunek 688 602 121 telefonora deitu dezakete izena-emateko. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Arabako Zuia herriko Aperregi auzora heltzeko. Bertatik igoko dira Oro Haitzetako Atxabal gainera, 888 metrotara igota. Buelta 17:00etan egingo dute.

  Kirolak  Lemoiz 2016-03-22 17:10

Patinaje-ikastaroa emango dute Lemoizen

Lemoizko Udalak patinaje-ikastaroa eskainiko du apiril eta ekaina bitartean, Urizarreko frontoian. Interesdunak hurreratu ahal izango dira martitzenetan, astero ordu batez, 19:00etatik 20:00etara. Irristaketa-ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da, gaur Udalak jakinarazi duenez.

  Iritzia 2016-03-15 00:18

GED mahaia eta jaia Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

GED mahaia eta jaia Lemoizen

Erabakiaren aroa da eta bide horretan Euskal Herriko hainbat herritan herri kontsultak antolatzen ari dira. Etxarri eta Arrankudiagak 2014an egindakoari jarraituz, aurtengo udan Goierri eta Debagoienako herrietan, Aramaion, Azpeitian, Bakaikun, Diman eta Ispasterren erabakitzeko eskubidearen inguruko herri kontsultak egingo dituzte. Uribe Kostako herri batzuek gauza bera egingo dute datorren urteko udaberrian eta Lemoizen ere horretaz pentsatzen ari gara.

  Kultura 2016-03-13 12:05

Hitzaldi/argazki emanaldia eta poteoa

Erabiltzailearen aurpegia koixieuskera

Hitzaldi/argazki emanaldia eta poteoa

Aspaldiko partez hitzaldi/argazki emanaldia izango dugu datorren barikuan. Bego eta Enriquek orain dela urte batzuk munduari bira emanez bizi izan zituztenak kontatuko dizkigute. Ekitaldia Armintzako kultur etxean izango da arratsaldeko 7.30ean. Amaieran solasean jarraitzeko aukera izango dugu tabernaz taberna. Animatu zaitezte!

Mendi irteera Etzandarri Euskal Mendi Taldearekin

2016/03/13 09:30

Armintzako kultur etxea | Lemoiz

Lemoizko ETZANDARRI Euskal Mendi Taldeak igande honetan, martxoak 13, mendi irteera antolatu du, eta gurasolagunentzako gonbita egin digute. Animatzen zaretenok, deitu telefono honetara: 688602121 (Marian)

  Jendartea  Lemoiz 2016-03-09 17:30

Armintzan hildakoaren senideek ez dute uste istripua lan-ezbeharra izan zenik

Armintzan hildakoaren senideek ez dute uste istripua lan-ezbeharra izan zenik

Joan den zapatuan Armintzako portuan hildako langilearen familiak zalantzan jarri du ezbeharra "lan istripu" baten ondorioa izatea, ELAk ohar baten bidez salatu duenaren kontra. Halaber, sindikatuak biharko, eguena, deitutako elkarretaratzearen kontra agertu eta euren baimenik ez dutela jakinarazi dute sendiek, "El Mundo" egunkariak zabaldu duenez. Familiak, halaber, jakinarazi du oraindik ez dagoela informazio forentserik argitzeko zein izan zen euren senidearen heriotzaren zergatia. Halaber, ezbeharra lan-istripu bat izan zelaren "zalantza handiak" dituztela gaineratu dute.

  Jendartea  Lemoiz 2016-03-09 15:20

Armintzako istripua lan-ezbeharra izan zela salatu du ELA sindikatuak

Armintzako istripua lan-ezbeharra izan zela salatu du ELA sindikatuak

Joan den zapatuan, hilak 5, Armintzako portutik behera eroritako gizonezkoa "lan istripu" baten ondorioz hil zela salatu du ELA sindikatuak. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, 58 urteko mungiarra Bidezain S.L. enpresako langilea zen. Errepideak garbitzen zituen, eta maniobrak egiten ari zela erori zen uretara, bere lanaldia amaitutakoan.

  Jendartea  Lemoiz 2016-03-07 10:00

Gizonezko bat hil da Armintzan furgonetagaz portura erorita

Gizonezko bat hil da Armintzan furgonetagaz portura erorita

Gizonezko bat hil da Armintzan, furgonetagaz portura erorita, aparkatzeko maniobrak egiten ari zela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra joan den zapatuan, hilak 5, jazo zen, 15:30ak aldera. Dirudienez, 58 urteko gizonezkoa Armintzako portuko arrapala batetik behera erori zen, aparkatzen zebilenean.

  Kirolak  Lemoiz 2016-03-01 21:22

Gaubekak binakako bigarren partida jokatuko du barikuan Mungian

Gaubekak binakako bigarren partida jokatuko du barikuan Mungian

Esteban Gaubeka Mendizabal "Oilar" armintzarrak barikuan jokatuko du Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusiko bigarren partida, Ibai Perez sestaorragaz batera. Hitzordua 19:30ean izango da Mungiako udal pilotalekuan, eta bertan Dan Necol eta Xabier Ibargarai izango dituzte arerio.

  Kirolak  Lemoiz 2016-02-17 19:00

Munduko pala txapelketako finala jokatuko du Gaubekak zapatuan

Munduko pala txapelketako finala jokatuko du Gaubekak zapatuan

Datorren zapatuan, Bilboko Bizkaia pilotalekuak hartuko du norbanakoen munduko pala-txapelketako finala, 17:00etatik aurrera. Bertan, Esteban Gaubeka Mendizabal "Oilar" armintzarra ahaleginduko da Pablo Fustori txapela kentzen, bere erronka pertsonala gauzatzeko: munduko norbanako txapelketa Miribillan irabaztea. Buenos Airesekoak lau aldiz jarraian irabazi du txapelketa.

  Jendartea  Lemoiz 2016-02-09 17:20

Lemoizko zabortegia zabaldu dute berriro, hiri-hondakinak hartzeko

Lemoizko zabortegia zabaldu dute berriro, hiri-hondakinak hartzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak Jatako zabortegira bideratuko ditu Artigasekoak (Bilbo) jaso beharreko hiri hondakinak, behin-behineko neurri gisa, azken horren edukiontzia betetze mugara iritsi delako. Aldundiak jakinarazi duenez, astelehenean, hilak 8, hasi ziren zaborra Lemoizeko zabortegira eramaten, eta bederatzi hilabetez egongo da indarrean neurria, Bilboko zabortegian edukiontzi berria egiten duten bitartean.

  Jendartea  Lemoiz 2016-02-03 17:39

Peoi espezializatu bat behin-behinean kontratatuko du Lemoizko Udalak

Peoi espezializatu bat behin-behinean kontratatuko du Lemoizko Udalak

Lemoizko Udalak, Uribe Kostako Behargintzagaz elkarlanean, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Programa ipiniko du martxan. Hala, Udalak peoi espezializatu bat kontratatuko du, hiru hilabetez. Ekimena udalerrian langabezian dauden gizon-emakumeei zuzenduta dago. Hautabide-prozesuan sartu ahal izateko, Lanbiden izena emanda izatea beharrezkoa izango da, herri-lanetako peoi orokorra profilean, hain zuzen ere. Lanbideko curriculumean aldaketarik egin behar izanez gero, Behargintzan edo Lanbideko edozein bulegotan egin daiteke etzira arte, hilaren 5era arte, egun hori barne.

Nabarmenak