api 22, 17:13
Urtero legez, tailerrak doakoak eta aurrez-aurrekoak izango dira, eta xedea da Uribe Kostako Mankomunitateko haurren eta haien familien ongizatea hobetzea. Baldintza bakarra, tailerra osatzen duten saioetara joateko konpromisoa hartzea da. Eskaintza eskualdeko zazpi udalerrietako batean erroldatutako pertsonei zuzenduta dago, eta ikastaroak haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei begira antolatu dituzte. Izen ematea, hemen.
api 22 Uribe Kosta
EAJ izan da berriro ere Eusko Legebiltzarrerako indar bozkatuena Uribe Kostan; 36.208 boto jaso dituzte jeltzaleek, boz guztien % 40,5 pilatuta. Atzetik, EH Bildu izan da babes gehien izan duena, 22.658 boto pilatuta (% 25,3). Herriz herri, 2020an bezala, udalerri guztiek izan dute EAJ alderdi bozkatuena, Lemoiz izan ezik, 2024 honetan EH Bildu izan baita boto-paper gehien jaso dituena bertan. Bizkaian, hala, jeltzaleek aurreko bozetan baino 22.000 babes gehiago lortu duten arren, eserleku bat galdu dute, eta 11 pilatu, EH Bilduren aurretik, 8 irabazi dituenak, aurrekoan baino bi gehiago (ia 50.000 boto gehiago jaso ditu).